Helmugako Turismo Jasangarrirako Planak- NEXT fondua.
Cederna Garalurrek Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza jaso du Jasangarritasun Turistikoaren Lurralde Planak (JTLP) kudeatzeko.
Plan horien helburua, gure lurralde turistikoen eraldaketan aurrera egitea da gure xede turistikoak jasangarritasunean eta lurralde turistikoen kudeaketan digitalizazioa txertatzean oinarritutako eredurantz bideratzeko. Horrela, ekosistema turistikoaren erronka berriei aurre egingo zaie eta despopulatze-prozesuak geldiarazten lagunduko da.
Plan horiek esku-hartze integralak aurreikusten dituzte plan bakoitzaren xede diren eremuetan, baita proiektu zehatzak eta estrategikoak gauzatzea ere.
Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana – Europar Batasunak finantzatua – NextGenerationEU
Jasangarritasun Turistikoaren Lurralde Planen Programa, Espainiako Turismo Administrazioaren esku hartzeko tresna Nagusia da, Turismoko Estatu Idazkaritza buru duena, estatuko turismo-xedeak iraunkortasunerantz aldatzeko. Plan hau Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilentzia Planarekin (PRTR) finantzatuta dago, eta bertan parte hartzen dute kofinantzaketa hori lortzeko hautatzen diren proiektuak dituzten autonomia erkidegoek eta toki entitateek. Programaren helburua turismo-xedeak ingurumen-iraunkortasunean, jasangarritasun sozioekonomikoan eta lurralde-iraunkortasunean oinarritutako eredurantz aurreratzea da.
Programa honetan sartzeko bi bide daude, finantzaketaren jatorriaren arabera:
- Ohiko programa: administrazioaren hiru mailek hartzen dute parte: Estatuak (Turismoko Estatu Idazkaritza), autonomia erkidegoek (Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Zuzendaritza Nagusiaren ) eta toki-erakundeek.
- Programa berezia. Europako Next Generation EU funtsen %100eko finantziazioa. Jasangarritasun Turistikoaren Lurralde Planak (JTLP) osatzen dute. Tokiko erakundeak eta helburuen arteko kohesio-jarduerak (ACD) dira plan horien buru, eta autonomia-erkidegoek zuzentzen dituzte.
Cederna Garalur programa berezian parte hartzen ari da, eta bost HTJP zuzentzen ditu erakunde kudeatzaile gisa, “Turismo-nortasuneko landa-destinoa” izeneko esparruan:
Lurraldearen berregituraketa, oreka eta eraldaketa lantzea du helburu nagusia, Baztan Bidasoa Nafarroan turismo-leku berezi eta iraunkor gisa kokatzeko. Horretarako, arintze-ekintzak lantzen ditu, uneko egoerari erantzuteko, eta etorkizunerako proposamen berriak sortzen ditu, tokiko eta turismoko garapena bermatzeko.
Planak garapen ekonomikoa ahalbidetuko duen turismo-eskaintza jasangarri bat garatu nahi du, despopulazioaren aurka borrokatzen duena, biztanleriaren bizi-kalitatea hobetzen duena eta ingurumen eta kultura-ondarea babesten eta kontserbatzen duena.
Era berean, lurraldea bideen, ibaien, sakanen, errepideen bidegurutze bat dela aprobetxatu nahi da, «deskubritzeko bideak» diseinatzeko, zeinetan turismo aktiboa eta turismo kulturala nahasten eta bisitarien fluxuak banatzen dituzten, masifikazioa saihestuz eta iraunkorra sortzeko aukera emanez, turismoa ehunduz, lurraldearen nortasuna galdu gabe.
Planaren helburua Nafarroako Pirinioetako mendi-lurraldea turismo-xede jasangarri eta adimentsu bihurtzea da. Eskualde, estatu eta Europa mailan garapen iraunkorra eta kalitatezko produktu ekoturistikoak sustatuko dituena.
Plan honen jarduketa-ildoak lurraldeko baliabide nagusienpean garatuko dira, adibidez: Donejakue Bidea, bide irisgarriak, Dantzalekuko Hariztian (Altsasu) adibidez, Mendukilo kobazuloa , edo Basaburuko hariztiaren “parke sorgindua”.
Xede iraunkor eta jasangarria konfiguratzeko helburuarekin, azpiegiturak klima-aldaketaren eraginetara egokitzeko, batez ere uholdeen arrisku eta ondorioen aurrean eta energia-eraginkortasuna sustatzeko ekipamenduak eta azpiegiturak hobetuko dira.
Urdina plana, Aragoi ibaiaren inguruan ibibilbide urdin bat sortzean datza, turismoaren iraunkortasuna lortzeko helburu orokorrarekin. Esako urtegia eta Aragoi ibaiaren Erdi Zatian hain zuzen ere. Planak Esa eta Galipentzu lotu nahi ditu ibaiaren ertzari jarraituz, ibilbidean geldialdi eta jarduera desberdinak esakainiz. Ibilbidea Esako urtegian hasieta Ledea, Xabier, Zangoza eta Kasedan zehar jarraitzen du, Galipentzun amaituz.
