Non egiten dugu lan?
Belaunaldiz belaunaldi pasa den aberastasun handiko ondarea duen kontrastez beteriko lurraldea da. Azpimarratzekoa da lurraldea osatzen duten ibarren, eskualdeen eta arroen aniztasunak mendeetan zehar landutako nortasun propio sendoa: Erronkari, Zaraitzu, Aezkoa, Erroibar eta Esteribar; Bidasoa, Baztan, Leitzaran, Larraun, Ultzama eta Sakana eskualde kantauriarrak; eta Agoitz, Irunberri eta Zangoza Pirinioaurreko arroak.
Partzialki industrializatuta dago. Industria ehuna enpresa txiki eta ertainek osatzen dute, askoz ere ugariagoak eskualde kantauriarretan. Hala ere, azken urteotan, eta azpiegiturak eta komunikazioa hobetu izanaren eta tokiko garapen-politikaren ondorioz, industriak gora egin du Nafarroako Mendialdeko beste eskualde batzuetan, bereziki nekazaritzako elikagaien sektoreari dagokionez..
Tokian tokiko ekimenak eta baliabideak sustatzeak, aisialdiaren eta bizi-kalitatearen hobekuntza ekarri du eta, horrek, era berean, zerbitzu-sektorearen igoera, landa-turismoarena nabarmenduz.










Nafarroako Mendialdearen indarguneak:
- Ingurumen- eta paisaia-balio handiko natur baliabideen aberastasuna.
- Balio handiko kultur ondarearen dibertsitatea.
- Tokiko produktuen gero eta eskaera handiagoa.
- Aitortutako kalitateko turismo-xedea.
- Lurralde mugakidea izateak ematen dion kokapen geografiko estrategikoa.
- Gizarteak berrikuntzarako eta aldaketarako duen gaitasuna eta borondatea.
- Jarduera ekonomikoa dibertsifikatzeko aukera handia.
- Arlo sozialaren, ekonomikoaren eta ingurumen-arloaren arteko oreka, tradizionalaren eta modernoaren artekoa.
- Bizitzeko, lan egiteko eta gozatzeko aukerak ematen dituen landa-lurraldea
