Nor gara

mapa municipios

Gaur egun, elkarteak 131 entitate bazkide ditu: erakunde publikoak, nekazaritza-sindikatuak, enpresa-elkarteak, elkarte sektorialak eta herritarren elkarteak. Cederna Garalur, era berean, erakunde hauetako kide da:

  • Landa Garapeneko Espainiako Sarea (REDR);
  • Nafarroako Marketin Kluba;
  • Nafarroako Gizarte ekonomien Enpresen Elkartea (ANEL);
  • Turismo Kontseilua eta Nafarroako Lurralde Estrategiaren Gizarte Kontseiluan parte hartzen du.

Cederna Garalur 1991n «Nafarroako Mendialdearen» garapen sozioekonomikoa bultzatzeko helburuarekin sortutako Tokiko Ekintza Talde bat da. Helburu nagusia, beraz, pertsonen bizi-kalitatea nabarmen hobetuko duten tokiko eta eskualdeko politika eta ekintzak babestea da, zerbitzu publiko eta pribatuen sarea sendotuz, biztanleria landa-eremura erakarri eta bertan mantentzeko.

Tokiko Ekintza Talde gisa, Cederna Garalurrek Nafarroako Mendialdeari ematen dion balio erantsia Nafarroako Mendialdeko eragile politiko, ekonomiko eta sozialekin lankidetza estuan egiten duen eguneroko lana da, eragile horien artean sinergiak sortuz. Hala, Cederna Garalur Elkartea tokiko garapenerako ezinbesteko tresna bihurtu da. Lurraldearen ezagutza biltzen du, beharrak identifikatuz, esperientziak partekatuz, irtenbideak eskainiz eta baliabideak optimizatuz.

Horretarako, lan-metodologia berezia erabiltzen da, “LEADER metodologia”. Metodologia honek lurralde bateko estrategia globalak bultzatzen ditu, tokiko esparrutik lan eginez, eta eragile politiko, sozial eta ekonomikoak inplikatzen ditu guztien artean lurralde batean nahi den garapen-eredua definitzeko.

131 elkartekide

Scroll to Top