Urriaren 3a Kuadriketa egingo dugu Ultzaman, “herria egiteko” koadrilen lehiaketa
Gure herriak eta ondarea hobeto ezagutzea, gure buru-argitasuna erakustea, kirol-probak gainditzea, eta, batez ere, gure bizilagunekin ondo pasatzea.
Cederna Garalurrek, Ultzamako Udalak eta El Buen Vivir-ek ultzamarrak sentitzen direnei Kuadriketa izeneko koadrilen lehiaketan parte hartzeko gonbita egiten diete.
Ultzaman jaio bazara, hemen bizi ala lan egiten baduzu, txikia, gaztea edo heldua izan…
Urriaren 3an, 18:00etan, Larraintzarko frontoian zure zain egongo gara
Kuadriketa herritar guztiei irekita dagoen koadrilen arteko lehiaketa inklusiboa da. Publiko guztientzat egokiak diren hainbat proba gainditzean datza:
🎯Ultzamako ondare eta kulturari buruzko tribiala.
🎯Herri-kiroletan inspiratutako probak.
🎯Asmamen-probak.
🎯Lankidetza-jarduerak eta sorpresak!
Kuadriketa umoregileek zuzentzen dute eta egun berezia eta, batez ere, oso dibertigarria izaten da. Probak taldeka egiten dira.
Ultzamaren kasuan koadrilak herriz herri osatzen dira. Herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu bailara osoaren aurrean bere herria ordezkatuko duen talde bat egitera.
Taldeak gehienez 15 pertsonakoak izan daitezke eta lekuak mugatuak dira.
Parte-hartzea doakoa da, eta horretarako, hemen izena eman besterik ez duzu.
Lehiaketak 2,5 ordu inguruko iraupena du eta bukatzean Udalak luntx bat eskainiko digu.
Orain arte, 8 kuadriketa egin dira Nafarroako landa eremuko herrietan. Hona hemen bideo eta esteka interesgarri batzuk:
🎥 Agoitzen egindakoaren laburpen bideoa: https://youtu.be/4AGGW1XWnls
💬Aurreko edizioetako testigantzak: https://youtube.com/shorts/6SWXMDrLsgE
Webgunea: kuadriketa.org
Instagram: @la_kuadriketa
Kuadriketa Cederna Garalurrek bultzatzen du Ultzamako Udalarekin elkarlanean, Nafarroako Tokiko Ekintza Taldeek bultzatutako eta Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesio Departamentuak finantzatutako RuralNav landa berrikuntzako programaren barruan.
Kuadriketen lehiaketa Nafarroako Erdialdeko, Lizarraldeko eta Erriberako beste 3 herritan egingo da udazkenean.
Zerbait desberdina egin nahi baduzu, ongi pasa eta beste herriekin “indarrak neurtu”, zure zain gaude!
Zalantzak argitzeko, idatzi hola@kuadriketa.org helbidera edo deitu 619 836 414 zenbakira.
