Azterketa Etxebizitza Mendiak Nafarroako

etxebizitza vivienda

2025ean, Nafarroako Gobernuko Etxebizitza Departamentuak Cederna Garalur Elkarteari eskatu zion Nafarroako landa-eremuko etxebizitzen egoerari buruzko azterlan bat egin zezan. Kontuan izan behar da Cederna Garalur Elkarteak 130 udalerritan egiten duela lan, Nafarroako landa-lurraldearen ia erdian. Gainera, lurralde horrek baditu etxebizitza-politikak ezartzea zailtzen duten hirigintza-ezaugarriak,  besteak beste: banakako etxeak eta baserriak oinarri dituen etxebizitza-tipologia; biztanleria auzoetan edo kontzejuetan sakabanatuta egotea; ondare gisa eta, ondorioz, babestu gisa izendatutako herriguneak; noizbehinka bigarren bizileku gisa erabiltzen diren etxebizitzak; turismo-ostatuak egotea eta abar.

Era berean, azterlan hau Nafarroako Gobernuko Etxebizitza Departamentuaren beste ekimen batzuen osagarria da, besteak beste: landa-etxebizitzen Nafarroako Estrategia (Nasuvinsari eskatua) diseinatzea eta abian jartzea.

Hortaz, honako hauek dira Cederna Garalur Elkarteak landa-etxebizitzaren inguruan landutako azterketaren helburuak:

  • Nafarroako Mendialdeko etxebizitzaren egoeraren diagnostikoa egitea.
  •  Landa-eremuetan hutsik dagoen higiezin-parkearen kudeaketaren inguruan dagoen ezagutzaren transferentzia erraztea.
  • Nafarroako Mendialdeko toki-erakundeen eta eskualdeko agintarien arteko lankidetza sustatzea.
  • Toki-erakundeei beren udalerrietan etxebizitza-politikak definitzea ahalbidetuko dien dokumentu estrategiko bat diseinatzea.
Proiektua 2025eko irailetik azarora bitartean gauzatu da, eta ekintza hauek landu dira:

1. Nafarroako Mendialdeko etxebizitza-mahaia.

Lantalde horren helburua da etxebizitzako gaiei buruzko informazioa eta ezagutza transferitzea bultzatzea Nafarroako Mendialdeko eskualdeen artean. Halaber, Cederna Garalur Elkarteak erakundeen ordezkari gisa dihardu eskualdeko erakundeen aurrean, besteak beste, Nasuvinsaren edo Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiaren aurrean.

Etxebizitza Mahaia Elkarteak langai dituen eskualdeetako 9 ordezkarik eta Elkarteko Lehendakaritzak eta Gerentziak osatzen dute:

  • Baztan:  Fernando Anbustegi (Baztango alkatea).
  • Bidasoa: Ladis Satrustegi (Lesakako Udala).
  • Zangozerria: Kiko Martinez (Zangozako zinegotzia).
  • Erroibar-Aezkoa: Mikel Etxarri (Abaurregaineko zinegotzia).
  • Mendialdea: Mikel Uharte (Larraungo zinegotzia).
  • Pirinioaurrea: Rocío Monclús (Irunberriko alkatea).
  • Sakana:  Oihana Olaberria (Arakilgo alkatea).
  • Erronkari:  Carlos Anaut edo Pedro Pilart (Erronkariko zinegotziak).
  • Ibarrak: Idoia Aritzala (Etxauriko alkatea).
  • Cederna Garalur:  Arantxa Arregui (lehendakaria) eta  Ibon Mimentza (kudeatzailea)

Deskargatu memoria

Azterketa ondorengo estekan dago eskuragarri

2. Dokumentu estrategiko bat diseinatzea, landa-eremura egokitutako proposamenekin

Azterlan honen helburua da lan-gida bat egitea, hainbat neurri abian jarriz bidezko prezioan etxebizitzen parkea handitu nahi duten tokiko landa-erakundeei bideratuta.

Lan-eremu pilotua Sakana eskualdea da. Lurralde hori 15 udalerrik osatzen dute, eta Nafarroako Mendialde osoaren hirigintza-ezaugarrien adierazle da: etxebizitza nagusia banakako etxeak dituzten hainbat kontzejuz osatutako udalerrietatik hasi eta Altsasu edo Etxarri Aranatz bezalako hiri-ereduetaraino. Horrez gain, horien arazoak komunakk dira Nafarroako Mendialde osoan. Hala ere, lan-metodologia edozein landa-udalerritara eraman daiteke, Nafarroako Mendialdekoa izan edo ez, berdin.

Azterlana lau fasetan banatuta dago:

  • Hasierako egoera: landa-lanean oinarrituta. Elkarrizketak udalekin, Birgaikuntzarako Bulegoarekin, higiezinen agentziekin eta etxebizitza-zerbitzuarekin, honako hauei buruzko informazioa jasotze aldera: garatutako sustapen publikoak eta pribatuak, birgaitzeko lizentziak, eraikinen egoera, hirigintza-planen eguneratzea, etxebizitza-eskaria eta horien tipologia, etxebizitza-eskaintza arakatzea.
  • AMIA analisia:  AMIA analisia, herriek etxebizitza berrien eskaerari erantzuteko duten gaitasunaren ikuspegitik.
  • Diagnostikoa:   Etxebizitza berriak sortzeko eta/edo dagoen eskaerari erantzuteko arazoak identifikatzeko diagnostikoa.
    Antzeko arazoak dituzten udalerri-taldeak ezartzea.
  • Gida metodologikoa: udalei gida metodologiko bat proposatzea etxebizitzaren arazoari hirigintza-arlotik aurre egiteko, ildo estrategikoak, helburuak eta ekintzak proposatuz.

Azterlanaren konplexutasuna eta irismena direla eta, 2025ean lehen fasea egin da, eta 2026an gida metodologikoa osatuko da.

Azterlana esteka horretan dago eskuragarri.

3. Landa-eremuko etxebizitzaren inguruko Jardunbide Egokien Katalogoa.

Cederna Garalur Elkarteak beste autonomia erkidegotako 10 etxebizitza proiektu identifikatu ditu. Lan hori Nasuvinsak egindakoaren osagarria da, zeinak Foru Komunitatean garatutako ekimenak bildu baititu.

Jasotako proiektuek landa-eremua edo landa-eremuan aplika daitezkeen ekimenak edo neurriak lehenesten dituzte, eta hiru multzotan daude sailkatuta:

  • Etxebizitza-kooperatibak eta bizitza komunitariokoak: erabilera-lagapeneko erregimenean dauden etxebizitza-kooperatiben edo etxebizitza kolaboratiboen proiektuak dira. Kasu horietan nabarmendu nahi dira zenbait zerbitzuren kudeaketa komunitarioa, komunitate-sentimendua indartzeko jarduerak abian jartzea eta komunitatea udalerrira irekitzea.
  • Araudia eta erregulazioa: toki-erakundeek etxebizitzak eskuratzeko erraztasunak emateko bultzatutako neurriak. Araudi horien barnean sartzen dira, besteak beste, birgaitzeko laguntzak, toki-erakundeentzako gidak, kontratu-ereduak eta hutsik dauden etxebizitzetarako tasak.
  • Etxebizitza-bankua eta sentsibilizazioa: proiektu horiek etxebizitza-estrategia zabalago baten parte dira, eta, kasu honetan, bi alderdi nabarmendu nahi izan dira: eskuragarri dagoen etxebizitza publikoaren eta pribatuaren inbentarioa jasotzeko egindako lana; etxebizitza horren egoera ezagutzea; eta etxebizitza horiek dituztenei bideratutako informazio- eta sentsibilizazio-kanpaina positiboak, espazio horiek merkatura ateratzera animatzeko.

Proiektu bakoitzari buruzko azalpen-fitxa bat egin da.

Deskargatu proiektu-txostena

Proiektu bakoitzaren azalpen-fitxa bat egin da.

4. Hedapena eta komunikazioa.

Komunikazio-ekintzen artean, Cederna Garalur Elkarteak bi erreportaje eman ditu argitara Guaixe eskualde-egunkarian eta Diario de Noticias egunkarian, landa-etxebizitzen arazoari begirada globala emateko xedez. Horretarako, hainbat testigantza jaso ditugu: besteak beste, erakunde instituzionaleko ordezkaria den Elga Molinarena (Etxebizitzako Zuzendari Nagusia); landa-teknikariena; toki-erakundeko ordezkaria den Oihana Olaberriarena; eta Sakanako hainbat herritarrena.

Bestalde, azaroaren 26an amaiera jardunaldia egin da Etxarri Aranatzen, eta 21 pertsona bertaratu dira.

Scroll to Top