Nafarroako Mendialdeko Landa Merkataritzaren Dinamizazio Zerbitzua
Berriak
Eman izena Belaunaldi Erreleboan!
Nafarroako merkataritza-sektoreko belaunaldi-erreleboa erronka garrantzitsua da, batez ere landa-eremuetan. Martxan dagoen denda bat eskuratzea negozio-aukera bat da.
Nafarroako tokiko merkataritzak desberdintasuna markatzen du!
Proiektu hau ez zatekeen posible izango tokiko merkatarien laguntzarik gabe; izan ere, haiek beren esperientzia eta ahalegina eskaini dute ikus-entzunezko pieza hau errealitate bihurtzeko. Biziki eskertzen dugu Estitxu (Ariztela kortseteria, Leitza), Amaia (Horno de Pedro, San Martín de Unx), Manex ( Mendikoa harategia, Auritz-Burguete), Jon (Makoyana loradenda, Lizarra) eta Inés (La Tienda de Inés, Marcilla) egileen parte-hartzea.
Tokiko merkatarien ahalegina agerian jartzeaz gain, proiektu honek saltokiak praktika onak inplementatzera animatzen ditu, bideoan erakusten diren bezalakoak. Aipatutako praktikak eredu gisa balio dute beste batzuk bide bera jarraitzera motibatzeko, horrela Nafarroako hurbileko merkataritza indartuz.
Gako digitalak Nafarroako landa-merkataritza bultzatzeko
Zer da Nafarroako landa-eremuko merkataritza dinamizatzeko zerbitzu-sarea?
Gure helburua landa-eremuko merkataritza suspertzea da, ekintza hauen bidez:
- Behaketa (estrategiak diseinatzeko funtsezko informazioa lortzeko iturri gisa),
- Komunikazioa (informazioa bideratzeko euskarri gisa);
- Lankidetza;
- Lehiakortasuna eta enpresentzako aholkularitza.
Aholkularitza pertsonalizatua
Nafarroako Landa Merkataritza Dinamizatzeko Zerbitzu Sarearen bidez, 10 ordura arteko doako aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen dizugu, zure negozioaren kudeaketa hobetzeko tresna eta baliabide berriak ezagutzeko eta horiek zure saltokian integratzeko aukera izan dezazun. Gainera, hobekuntza-prozesu osoan lagunduko dizugu honako arlo hauetan: eraldaketa digitala, estrategia, saltokiak, bezeroak, pertsonak eta kudeaketa.
Arras erraza da aholkularitza eskatzea:
- Aukeratu data egutegian. Ez ahaztu zure izena, helbide elektronikoa eta harremanetarako telefonoa gehitzea. Halaber, aurrez aurreko hitzordua ala bideokonferentzia bidezko online hitzordua nahiago duzun adieraz dezakezu.
- Zurekin harremanetan jarriko gara, zure negozioa, lortu nahi dituzun helburuak eta zure lehentasunak hobeto ezagutzeko.
- Zure kontsultari gure baliabideekin erantzuten saiatuko gara. Bestela, pertsona espezializatu batekin jarriko zaitugu.
- Hobekuntza-prozesu osoan lagunduko dizugu, lehiakortasuna eta profesionaltasuna areagotzeko.
Denok Bat tresna
Telefonoa:
688 679 838
Maiz egiten diren galderak
Espainiako Patenteen eta Marken Bulegoan erregistra ahal izanen duzu zure enpresaren izena, logotipoa, marka, patentea nahiz erabilgarritasun-eredua. Izapide hori ez da nahitaezkoa.
Cederna Garalur Elkartea
Enpresak eta ekintzailetza – Cederna Garalur Elkartea
Agentzia bakoitzeko harremanetarako pertsona, lurraldearen arabera:
Harremanetarako – Cederna Garalur Elkartea
Berriobide kalea 001. Bulegoa
948 20 66 97
info@cederna.es
- NAFARROAKO MERKATARITZA GANBERA
Nafarroako Merkataritza Ganbera. : 948 077 077
Laguntza enpresak sortzeko izapideetan.
- ANEL (Kooperatibak, mikrokooperatibak eta gizarte-ekonomiako enpresak)
ANEL, Nafarroako Lan Enpresen Elkartea. : 948 240 400
- ELKARTEAK, FUNDAZIOAK ETA IRABAZI ASMORIK GABEKO ERAKUNDEAK
Nola sortu elkarte bat
Iruñean eta Iruñerrian: Lankidetzako gunea. Iruñeko Udaleko herritarren parte-hartzea
948 420 266 participacion@pamplona.es
Condestable jauregia (K/ Nagusia, 2), 2. solairua
Beste eremuak: galdetu herriko udaletxean.
- NAFARROAKO OGASUNA
Nafarroako Ogasuna. : 948 505 152
- NAFARROAKO MERKATARITZA ERREGISTROA
Nafarroako Merkataritza Erregistroa. : 948 290 056
Premín de Irula pasealekua, 4 (Iruñea)
- Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia (GSDN)
948 289 200 // 901 50 20 50
Oliveto Kondearen etorbidea, 7 – (Iruñea) - Ekintzaileentzako Arreta Gunea (EAG)
848 426100 asesoramientoempresas@navarra.es
Tomás Caballero parkea, 1 (Iruñea) - Iruñeko Udaleko Hirigintza
948 420 380 – 948 420 381
Armada etorbidea, 2 (Iruñea)
- Jabetza Industrialeko Eskualdeko Informazio Zentroa (Patenteak eta Markak)
848 427 068 propiedad.industrial@navarra.es
Tomás Caballero parkea, 1 – “Printzearen gotorlekua II” eraikina, 4. solairua (Iruñea) - Merkataritza, Turismo eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusia: ostalaritza-, hotel-, ostatu- eta bidaia-agentzien negozioetarako baimenak.
848 424 672. direccion.general.turismo@navara.es
Navarrería kalea, 39 – Beheko solairua (Iruñea) - Industriaren, Energiaren eta Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia: Instalazio elektrikoetan, gas-instalazioetan eta klimatizaziokoetan jarduten duten pertsona fisikoen jardueretarako.
848 427 676
Tomás Caballero parkea, 1 – “Printzearen gotorlekua II” eraikina, 5. solairua (Iruñea)
- Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua – Elikagaien Segurtasuna: elikagai-enpresak eta elikagaiak Erregistro Sanitario Orokorrean inskribatzeko.
848 423 517. isp.seguridad.alimentaria@navarra.es
Leyre kalea, 15 (Iruñea)
Norberaren konturako enpresa-jarduera bat egiten hasi aurretik egin beharreko lehenengo gauza da autonomo gisa alta ematea; horretarako, honako urrats hauek eman beharko dituzu:
- Egiaztatu ekintzak betetzen dituzula. Autonomo gisa alta eman aurretik, ziurtatu beharrezkoak diren baldintzak betetzen dituzula, bai pertsonalak (norberaren kontura ekonomia-jarduera bat egiteko legezko gaitasuna izatea, Langile Autonomoen Araubide Berezian (LAAB) lehendik alta emanda ez egotea, eta abar), bai jarduerari dagokionak (obra-lizentzia, jarduera sailkatuetarako lizentzia, irekiera-lizentzia eta abar).
- Ekonomia Jarduera gaineko Zergan (EJZ) erregistratuta egotea. Oro har, Ekonomia Jardueren gaineko Zergan (JEZ) alta eman behar duzu. Izapide hori zure negozioaren egoitza fiskala egonen den udalean egiten da.
- Gizarte-segurantzako afiliazioa. Gizarte Segurantzako Langile Autonomoen Araubide Berezian (LAAB) alta eman behar duzu. Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoaren bidez egin behar duzu.
https://sede.seg-social.gob.es/wps/portal/sede/sede/Inicio?changeLanguage=eu
- Zergak eta Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzea. Autonomo bazara, zure zerga- eta Gizarte Segurantzako betebeharrak bete beharko dituzu; horrek esan nahi du hiru hilean behin zergak ordaintzea (PFEZa eta BEZa), baita LAABi dagozkion Gizarte Segurantzako hileko kuotak ere, edo hainbat erakunderen aurrean informazio-inprimakiak aurkeztea.
Merkataritza-jarduera bati ekin aurretik, dena ondo planifikatzea ezinbestekoa da. Honako auek dira zure negozioa abia jarri aurretik eman beharreko urrats nagusiak:
- Merkatuaren ikerketa:
- Identifikatu zure xede-merkatua, eta aztertu bezero izan daitezkeenen beharrak eta lehentasunak.
- Aztertu lehiakideak, haien eskaintza, prezioak eta marketin-estrategiak hobeto ezagutzeko.
- Egin AMIA azterketa bat (ahuleziak, mehatxuak, indarguneak eta aukerak), zure negozioaren lehia-ingurunea eta aukerak ebaluatzeko.
- Negozio-plana landu:
- Definitu zure balio-proposamen bereizgarria eta negozioaren helburuak.
- Prestatu negozio-plan bat, honako hauek jasoko dituena: negozioaren deskribapena, merkatuaren azterketa, marketin-estrategia, eraketa-egitura, finantza-aurreikuspenak eta jarduera-plana.
- Ezarri epe labur eta luzerako helburu errealistak, argiak eta neurgarriak, zure negozioaren hazkundea eta garapena bideratzeko.
- Marka eta marketina landu:
- Sortu marka-identitate sendo bat, izena, logotipoa eta ikusizko elementu koherenteak barne hartuko dituena.
- Prestatu marketin-estrategia bat, zure negozioa sustatzeko ekintzak jasoko dituena; besteak beste, lineako publizitatea, sare sozialak eta harreman publikoak.
- Kokalekua hautatu eta baliabideak eskuratu:
- Aukeratu zure negoziorako kokapen estrategiko bat, kontuan hartuta ikusgarritasuna, irisgarritasuna, alokairu-kostuak eta xede-publikoa, besteak beste.
- Eskuratu zure negozioak funtzionatzeko behar dituen baliabide eta hornigaiak; inbentarioa, ekipamendua eta altzariak, besteak beste.
- Enpresaren forma juridikoa eta finantzaketa-iturria zehaztu:
- Aukeratu zure negoziorako egitura juridikorik egokiena: banakako enpresa, erantzukizun mugatuko sozietatea, sozietate anonimoa, gizarte-ekonomiako sozietatea, kasurako.
- Prestatu hasierako aurrekontua, eta zehaztu negozioaren hasierako eta funtzionamendu-kostuei aurre egiteko finantzaketa-iturria. Aintzat hartu hainbat aukera; maileguak, inbertitzaileak, finantzaketa pertsonala eta dirulaguntzak, besteak beste.
- Langileak kontratatu eta haiei prestakuntza eman:
- Zehaztu zenbat langile beharko dituzun, eta kontratatu behar diren eginkizunetarako langile kualifikatuak.
- Eman langileei prestakuntza eta orientazio egokia, langileak beren erantzukizunak betetzeko prest egon daitezen eta negozioaren arrakastan lagun dezaten.
- Ezarri jarraipen- eta ebaluaketa-sistemak:
- Ezarri jarraipen- eta ebaluazio-sistemak, negozioaren jarduna kontrolatzeko, beharrezkoak diren egokitzapenak egiteko eta ezarritako helburuak betetzen direla bermatzeko.
Honako hauek dira merkataritza-jarduera bati heldu aurretik jarraitu beharreko oinarrizko urrats batzuk. Negozio bakoitzak bere izaeraren eta testuinguruaren araberako ikuspegi zehatzak behar izan ditzake; horregatik, garrantzitsua da urrats horiek zure ekintzailetzaren banakako beharretara egokitzea.
Nafarroan hainbat laguntza eta programa daude landa-eremuko saltokiei bideratuta. Laguntza horietako batzuk aldatu egin daitezke indarrean dauden berariazko politiken eta programen arabera. Hona hemen aintzat hartzeko moduko hainbat aukera:
- Landa-eremuko saltokiak hobetzeko eta modernizatzeko laguntzak. Laguntza horiek landa-eremuetako saltoki txikiei zuzenduta egon ohi dira, eta, besteak beste, merkataritza-azpiegiturak hobetzeko, negozioak digitalizatzeko eta establezimenduak berritzeko finantzaketa jaso dezakete.
- Tokiko garapenerako dirulaguntzak. Nafarroak dirulaguntzak eta laguntzak eman ditzake landa-eremuetako ekonomia-garapena sustatzeko proiektuetarako; besteak beste, tokiko merkataritza bultzatzeko, landa-eremuko enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta landa-turismoa sustatzeko ekimenetarako.
- Prestakuntza- eta aholkularitza-programak. Landa-eremuko merkatarientzako berariazko prestakuntza- eta aholkularitza-programak egon daitezke, enpresa-kudeaketa, produktuak eta zerbitzuak merkaturatzea, berrikuntza, digitalizazioa eta jasangarritasuna hobetzea helburu dutenak.
- Enplegua sortzeko eta kontratazioa sustatzeko laguntzak. Zenbait laguntza landa-eremuetan enplegua sortzen duten enpresentzat izan daitezke, langileak kontratatzea eta tokiko lanpostuak sortzea sustatzeko.
- Sustapen-programak eta merkataritza-ekitaldiak. Nafarroak landa-merkataritza sustatzeko ekitaldiak eta programak antola ditzake: merkataritza-azokak, tokiko merkatuak, gastronomia-jaialdiak eta landa-eremuetako ekonomia-jarduera bultzatuko duten beste hainbat ekimen.
- Berariazko laguntzak zure jarduera Pirinioetan gauzatuko baduzu. Tokiko Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak, Lurralde Kohesioko Departamentuak berariazko laguntzak eskaintzen ditu, bai ekonomia-jarduera bat abian jartzen dutenentzat, bai martxan dauden jarduerak modernizatzeko. Ez ahaztu, alta eman aurretik, halako laguntzak ote dauden kontsultatzea.
Garrantzitsua da Nafarroako Gobernuak argitaratu ditzakeen laguntzen eta dirulaguntzen deialdiei adi egotea, baita jarraian aipatzen den webgune horretan «Laguntzak» atalean argitaratzen direnei ere. https://www.navarra.es/eu/tramiteak/bilatzailea
Landa-merkataritzak hainbat erronkari egin behar die aurre; horiek haren bideragarritasuna eta garapena baldintza ditzakete. Erronka ohikoenetako batzuk honako hauek dira:
- Merkatuetarako sarbide mugatua. Landa-eremuetan, biztanleria sakabanatuta egoten da sarri, eta merkatu zabalagoetara iristeko aukerak mugatuak izaten dira. Horrek zaildu egiten du negozioak haztea eta produktuak dibertsifikatzea.
- Azpiegitura eskasak. Oinarrizko azpiegitura gabeziak —errepide egokiak, komunikazio-sareak eta finantza-zerbitzuak izateak, kasurako— erraz zaildu ditzake produktuen logistika eta banaketa.
- Teknologia eta konektagarritasun mugatuak. Teknologia modernoetarako eta Interneterako aukerarik ez izateak mugatu egin dezake landa-eremuetako merkatarien lehiakortasuna merkatu globalean, baita produktuen prezioei eta eskariari buruzko informazio garrantzitsua eskuratzeko aukera ere.
- Merkataritza-kate handien lehia. Merkataritza-kate handiak eta supermerkatuak iritsi izana erronka handia izan daiteke landa-eremuetako saltoki txikiarentzat; izan ere, sarri zailtasunak izaten dituzte prezio baxuagoen eta produktu-aniztasun handiagoaren aurrean jarduerari eusteko.
- Erronkak finantzaketan. Finantzaketa egokia eta eskuragarria lortzeko zailtasunek oztopa ditzakete landa-eremuetako negozioen hazkundea eta hedapena, bereziki familia-nekazariek eta ekintzaile txikiek kudeatutakoen kasuan.
- Biztanleriaren zahartzea eta landa-eremuen despopulatzea. Landa-eremu askotako joeraren arabera, biztanleria zahartzen eta gutxitzen ari da hiri-eremuetarako migrazioaren ondorioz; horrek tokiko produktuen eta zerbitzuen eskaria murriztu dezake.
Landa-merkataritzak hainbat modutan laguntzen dio tokiko ekonomia-garapenari:
- Enplegua sortzen du. Landa-eremuetako merkataritza-jarduerek zuzeneko nahiz zeharkako enplegua eskaintzen diete tokiko herritarrei. Horrek barne hartzen ditu, besteak beste: tokiko dendetako lanpostuak, nekazaritzako eta abeltzainentzako azokak, jatetxeak eta garraio- zein logistika-zerbitzuak. Enplegua sortzeak landa-eremuko familien diru-sarrerak ahalbidetzen ditu eta haien bizi-kalitatea hobetzen du.
- Tokiko ekonomia suspertzen du. Landa-eremuetako merkataritza-eragiketak tokiko ekonomiaren bultzatzaile dira, eta komunitatearen kontsumoa zein inbertsioa handitzea ekar dezakete. Horrek beste ekonomia-sektore batzuen hazkundea ere bultza dezake; landa-turismoarena, tokiko artisautzarena eta horiei lotutako zerbitzuena, kasurako.
- Kultura-identitatea eta usadioak zaintzen ditu. Landa-merkataritzak, maiz, tokiko kulturaren eta komunitatearen tradizioen adierazgarri diren artisau-produktuak eta bestelako produktu bereziak merkaturatzen ditu. Merkataritza-jarduera horiei babesa emanez, kultura-ohiturak bizirik mantentzen dira eta komunitatearen nortasun-sentimendua eta harrotasuna indartzen dira.
- Azpiegiturak garatzen dira. Landa-merkataritzaren hazkundeak oinarrizko azpiegitura hobetzea bultza dezake; besteak beste, errepideak, garraio publikoa, finantza-zerbitzuetarako aukera eta telekomunikazioak. Hobekuntza horiek ez diote landa-merkataritzari bakarrik mesede egiten; oro har, landa-eremuetako biztanleen bizi-kalitatea ere hobetzen dute.
Landa-inguruneko merkataritza eremu horietan egiten diren merkataritza-jardueren multzoa da; bertan, biztanleria eta azpiegiturak ez dira hirietan bezain trinkoak. Merkataritza mota honek landa-komunitateen oinarrizko beharrak asetzeko produktuak saltzea du helburu nagusi; besteak beste, elikagaiak, ehun-gaiak, oinetakoak eta osagarriak, loradendako eta burdindegiko produktuak.
Tokiko beharrak asetzeaz gain, landa-eremuko merkataritzak eragin positiboa izan dezake landa-turismoan ere, bisitariei bertako produktu eta esperientzia benetakoak eskaintzen baitizkie. Laburbilduz, landa-merkataritza funtsezko osagaia da landa-eremuko ekonomian, eta berebiziko garrantzia du bertako komunitateen garapenean nahiz jasangarritasunean.
Los domingo y festivos hábiles para 2025 según la normativa vigente en la Comunidad Foral de Navarra, los establecimientos comerciales podrán abrir al público en los siguientes domingos y festivos: 5 de enero, 17 de abril, 4 de mayo, 25 de julio, 15 de agosto, 19 de octubre, 1 de noviembre, 6 de diciembre, 21 de diciembre y el día de la fiesta local establecido.
Estas fechas han sido seleccionadas para facilitar las compras en periodos de mayor actividad comercial, como las rebajas de invierno y verano, así como en fechas próximas a festivos relevantes.
Es importante recordar que, aunque la normativa permite la apertura en estos días, cada comercio puede decidir si abre o no su establecimiento. Además, hay que tener en cuenta que se deben respetar las condiciones laborales establecidas para los empleados que trabajen en estos días festivos. Puedes ampliar la información en el siguiente enlace: https://bon.navarra.es/es/anuncio/-/texto/2024/257/6 y en el titulo III de la LF 17/2001, 12 de julio, reguladora del comercio en Navarra: https://www.boe.es/buscar/pdf/2001/BOE-A-2001-15779-consolidado.pdf
Erronka batzuk izan daitezke landa-eremuetan abiadura handiko Interneterako sarbiderik ez izatea, langileak teknologia berrien erabileran trebatzea, irtenbide digitalak ezartzeko behar den hasierako inbertsioa, eta negozioak egiteko moduan gertatzen ari den kultura-aldaketara egokitzea.
Landa-merkataritzari mesede egin diezaioketen teknologia digitalen artean daude Interneten presentzia izatea, webguneen eta sare sozialen bidez; merkataritza elektronikoa (e-commerce); enpresa kudeatzeko tresnak (kontabilitateko eta salmenta-puntuko softwareak, kasurako); eskaerak edo erreserbak egiteko mugikorreko aplikazioak; eta teknologian oinarritutako logistika- eta hornidura-katea kudeatzeko irtenbideak.
5 Wek ezarriko duzun edozein helbururi buruz egin beharreko bost galderak jasotzen dituzte. Funtsezkoa da bost galdera horiei erantzuten jakitea, gure marketin-ekintzekin bete-betean asmatzeko, eraginkortasunez komunikatzeko eta hedabideen interesa pizteko. Merkatu-azterketa baten xedea da erabakiak hartzea erraztea; zure jardueraren inguruko guztia hartzen du kontuan, baita jarduera hori garatzen den testuingurua, lehiakideen azterketa eta bezero ideala ere, besteak beste.
ZER – WHAT
NORK – WHO
NOIZ – WHEN
NON – WHERE
ZERGATIK – WHY
NOLA – HOW
Marka-irudia ez da logotipoa edo anagrama bakarrik; zure markaren irudi orokorra osatzen duten elementu guztien multzoa da. Marka-irudiaren elementu batzuk dira:
– logotipoa edo anagrama
– tipografia
– koloreak
– testuak/mezuak
– estilo-gida
– argazkiak/irudiak
Eta abar, eta abar
Horri guztiari deitzen zaio ikusizko unibertsoa; lehen begiratuan, zure marka ezagutzea lortzen duen elementu-multzoa. Elementu horiek markaren erabilera-eskuliburuan edo Ikus Irudi Korporatiboaren Eskuliburuan jaso ohi dira.
Iruzurtiaren sindromea lortutako lan-arrakastak barneratzea eragozten duen nahasmendu psikologikoa da. Lortutako lan-arrakastekin lotutako ziurgabetasun-sentsazioari edo -egoerari egiten dio erreferentzia. Gure aldarteari eta profesionaltasunari eragin diezaioke. Aldaketa handia ekar dezake identifikatu eta konponbidea jartzen bazaio.
Marketinak, edukien marketinak eta ads-ek zure bezeroek zu top of mind gisa edukitzea eragiten dute; hau da: bezeroaren erabakiak hartzeko prozesuaren lehen postuetan egotea, edo produktu nahiz zerbitzuen kategoria horretan erreferentziazko marka izatea. Zapatila-marka batean pentsatzeko ariketa egiten baduzu, ziur aski hainbat marka etorriko zaizkizu burura; hori da «zapatilak» produktu-kategoriari dagokion zure top of mind-a.
Marketina zure produktu edo zerbitzuaren eta azken bezeroaren arteko guztia da. Tradizionala nahiz digitala izan daiteke. Marketinaren zutabeetako bat komunikazioa da, eta hor sartzen da edukien marketina jokoan. Zure edukiak ikusten dituzten eta jarraitzen zaituztenentzat interesgarriak eta baliagarriak diren edukiak sortu, zure kanaletan komunitate propioa sortzeko helburuarekin. Internet bidez zure produktu edo zerbitzua bezerogaiei helarazteko, ads-ak daude; funtsean, Interneteko iragarkiak dira.
Ez al diozu inoiz galdetu zure buruari web-orrialdeetan ikusten duzun edukia negozioaren sustatzaileak berak idatzi ote duen? Izan ere, badaude publizitatea idazten duten aditu profesionalak; sektorean, copywriterrak esaten diegu. Testuak salmentara bideratzeko eta bezeroak konbentzitzeko moduan egokituko ditu. Testuak idazteko aliatu ezin hobea da, sormena eta konbentzitzeko gaitasuna falta direnean. Gure bezerogaiei gure bezero idealak balira bezala hitz egin behar diegu. Profila identifikatzeak eta hura ezagutzeak bezeroaren beharrak eta harengan eragina izan dezaketenak zein diren ulertzen lagunduko digu, baita haren hizkuntza bera erabiltzen ere.
Web-orrialdea lineako espazioa da; bertan, besteak beste, zer egiten duzun, nor zaren, zure kokapena eta zurekin harremanetan jartzeko modua azal ditzakezu. Erosteko aukera ematen duen espazio digitala da lineako denda edo e-commercea. Salgai dauden produktu-kopuruaren arabera, aurrekontua aldatu egiten da. Ez da gauza bera 10 produktu-fitxa izatea edo 1.000 izatea. Ordainketa-pasabide seguru bat behar da, zure bezeroek ordainketa linean egin ahal izan diezazuten.
Newsletter bat zure lineako kanalen bidez harpidetu diren pertsonei bidaltzen diezun posta elektronikokoa da. Maiztasun jakin batekin bidaltzen da, zure jardueren, deskontuen, promozioen edo harpidedunentzat interesgarri den informazioaren berri emateko.
Zer ekarpen egin diezaioke Facebookek nire negozioari?
Branding. Facebook baliabide bikaina da markaren ezagutza areagotzeko. Enpresaren eta bezero potentzialen arteko harremanetarako gune nagusia izan daiteke.
Bezeroarekiko konpromisoa. Aplikazioak erabiltzea promozioak, lehiaketak eta ekitaldiak komunikatzeko modu eraginkorra izan daiteke.
Izen ona kudeatzea. Tresna erabilgarria izan daiteke erabiltzaileek enpresari eta haren markari buruz zer esaten duten jakiteko.
Bezero berriak lortu. Facebookek beste modu batera iritsiko ez ginatekeen kontsumitzaile berriak aurkitzeko aukera ematen du.
Bezeroak atxikitzea. Kontsumitzailearekiko harremana eraikitzeko beste puntu garrantzitsua.
Gizarte-esparrurako sarbidea eta berezko balioa. “Cool” faktore gisa ere ezaguna. Sekula ez dakigu nor ari den Facebook erabiltzen. Adibidez, bezero potentzial batek zure markari, produktuari eta enpresari buruzko ikerketa bat egiten ari dela, Facebook erabiltzen badu eta zure markari buruzko mezu positiboak aurkitzen baditu, horrek zure posizioa eta eragina indartu ditzake.
Efektu birala. Sare sozialetan ahoz ahoko efektua oro baliagarria da.
Atzeraelikadura. Facebook eta eskuragarri dauden hainbat aplikazio erabiltzeak kontsumitzaileen portaera ulertzen lagun dezake, gunean edukiak eta iruzkinak trukatuz.
Zer ekarpen egin diezaioke X-k (Twitter) nire negozioari?
Twitter-i esker, edozein enpresak bere irismena handitu eta bezeroekin (egungoekin zein bezerogaiekin) zuzeneko harremana izan dezake. Harreman horrek honako alderdi hauek erraztu ditzake:
Enpresak bere jarduera-sektorean eta bere eremu geografikoan gertatzen den guztiaren berri izan dezake.
Bilatzaileari esker, erraz aurki daitezke markari buruzko elkarrizketak, eta horietan parte hartuz, bezeroekin zuzeneko harremana izatea errazagoa izanen da.
Markaren ezagutza areagotu eta marketin-estrategien irismena hobetu. Neurri handi batean Twitter Ads-ri esker (Twitter-en publizitate-sarea).
Bezeroen arreta-zerbitzua eman eta hobetu. Hori da abantaila nagusietako bat; izan ere, erabiltzaileen eskaerak denbora errealean, azkar eta zuzenean kudeatzeko aukera ematen du.
Markaren ospea hobetzen du, bezeroaren arreta-zerbitzuaren kalitatea areagotzeari esker.
Bezerogaiengana iritsi. Twitter-i esker, enpresa markaren produktuak edo zerbitzuak erosten interesa izan dezaketen beste bezerogai batzuekin harremanetan jar daiteke.
Markaren aldeko sustatzaileak edo defendatzaileak aurkitu. Horiekiko harremana zaintzeak gomendio bidezko marketina lantzen lagunduko digu, eta, horrela, negozioaren aukerak biderkatuko ditugu.
Influencer edo iritzi-sortzaileekin lankidetzan jardun. Markaren inguruko ezagutza areagotzen, bezerogaiengana iristen eta marketin-ekintzen irismena handitzen lagunduko dute.
Zer ekarpen egin diezaioke LinkedInek nire negozioari?
Helburuak izanen dira zure negozioaren ezaugarri nabarmenenak jendeari modu profesionalean ezagutaraztea eta enpresaren profila eta, ondorioz, bezero izan daitezkeen erabiltzaileen profila nabarmentzea.
Enpresa-orrialde bat sortzeko, zure izen-abizenekin aurrez sortutako profil bat izan behar da. «Produktuak» fitxaren bidez, «Enpresa-orrialdeak» atalera sartzeko aukera izanen dugu.
Kontuan izan behar dugu gerta daitekeela gure enpresaren izena ez izatea bakarra; URL helbideak, ordea, bakarra izan behar du, erabiltzailea dagokion orrialdera zuzenean bideratzeko. Orrialde horretan, ezinbesteko hainbat eremu konfiguratu beharko ditugu. Horien artean daude enpresaren deskribapena, webgunearen URLa eta orrialdearen administratzaileak; LinkedInek ezin izanen dio publikoari erakutsi azken horiei buruzko informazioa. Enpresaren orrialde baten konfigurazioari buruzko xehetasun gehiago lortzeko, bisitatu ondoko esteka: https://www.linkedin.com/help/testing/answer/1693/crear-una-pagina-deempresa-en-linkedin?lang=es
LinkedIn Business
Enpresei eskainitako LinkedIneko atal honen oinarriak lau dira. Horiek ezagutu behar ditugu sare sozial honi ahalik eta etekin handiena ateratzeko.
- Hire (Kontratazioa). Atera etekina munduko hautagai-poltsarik handiena kontsultatzeko aukerari.
- Market (Merkatua). Ireki zure negozioaren ateak nazioarteko merkatuari, eta eman munduko edozein lekutako jendeari zu ikusteko aukera.
- Sell (Salmentak). Salmenta-prozesua denbora errealean monitorizatzeko gaitasuna. Balia itzazu audientziaren aniztasuna eta hedadura zure marka sustatzeko.
- Learn (Ikastea). Erabiltzaile bakoitzaren talentua linean ikasteko eta garatzeko aukera ematen du. Gainera, oso baliagarria da enpleguaren arloan dauden joera berrien berri izateko.
Zer ekarpen egin diezaioke Youtubek nire negozioari?
YouTube erabiltzaileek munduan gehien erabiltzen duten bigarren bilatzailea da. Horrek esan nahi du egunero bideoen inguruan egiten diren bilaketa gehienak bereak direla, Yahoo.com eta Msn.com gisako beste bilatzaile handi batzuk atzean utzita.
Youtube munduan gehien bisitatzen diren orrialdeetatik hirugarrena da. Bideoek Interneten duten arrakastari esker. YouTubek ezin konta ahala bisita jasotzen ditu; beraz, sustapen-aukera bikaina da sustapen-bideoak ahalik eta erabiltzaile gehienenei helarazi nahi dizkieten pertsonentzat, enpresentzat eta bestelakoentzat.
YouTubeko bideoek, oro har, Googleren lehen orrialdean ageri dira, Google YouTuberen jabea baita.
YouTuben, edukiak erabiltzaileek berek sortzen dituzte. Norberaren edukiak eta mezu pertsonalizatuak sortu eta jende kopuru handi bati helarazteko aukera ematen du. Gaur egun, diru-sarrera berriak sortzeko aukera ematen duen publizitate-sustapen baten aurrean gaude.
Bideoak YouTubera igotzea
Hona hemen bideoak YouTubera igotzeak duen garrantziaren inguruko zenbait gako-puntu:
Bideoak YouTubera igotzeak ikusgarritasun handiagoa lortzen lagunduko dizu, eta marketin eraginkorra egiteko aukera bikaina emanen dizu.
Nahi adina bideo igo ditzakezu YouTubera, eta guztiz doakoa da.
YouTube munduko bideo-plataformarik handiena da, eta webgune askok YouTubeko edukia hartzen dute erreferentziatzat; horri esker, ikusgarritasun handiagoa lortzeko aukera izan dezakezu.
YouTubeko trafikoa hazten ari da, eta YouTuberen bidezko marketinak gero eta garrantzi handiagoa du.
Zer ekarpen egin diezaioke Flickr-ek nire negozioari?
Flickr irudietan oinarritutako sare soziala da. Onura nagusien artean daude:
- Doan sar daiteke.
- Irudiak eta bideoak hodeian gordetzeko aukera ematen digun sare soziala da.
- Gainera, milaka milioi argazkitara sartzeko aukera izanen dugu.
- Gaiaren arabera sailkatutako 2 milioi taldetara sartzeko aukera.
- Beste erabiltzaile batzuekin fitxategiak partekatzeko aukera ematen digu.
- Iragazkiak eta efektuak erabiliz, gure irudiak editatzeko aukera dugu, bereizmenik handienean.
Zer ekarpen egin diezaioke Instagramek nire negozioari?
- Brandinga eraikitzen eta aberasten laguntzen dizute, enpresaren balio eta irudi guztiak transmititzen eta, horrenbestez, kontsumitzaileen gogoan markaren nabaritasuna
- Webgunerako trafikoa areagotzen du. Webgunerako esteka txerta daitekeenez eta promozioen bidez webgunera trafikoa bidera daitekeenez, errazagoa da jakitea Instagramen erabilitako estrategiek marketin-helburuak lortzen laguntzen duten ala ez.
- Engagement-a areagotzen du. Sare sozialak, funtsean, harremanak dira. Horregatik, enpresei aukera ezin hobea eskaintzen diete haien erabiltzaileekin harreman estuak sortu eta mantentzeko, haiekin elkarreraginean jarduteko eta haiek fidelizatzeko.
- Marka gizatiartu. Irudien eta bideoen bidez, zure enpresak bere markaren alderdirik gizatiarrenak erakutsi eta erabiltzaileekiko konfiantza-maila handitu dezake; esaterako, langileen eguneroko jarduna erakutsiz.
- Audientziari buruzko ezagutza areagotzen du. Instagramek erabiltzaileekin elkarreraginean jarduteko aukera emateaz gain, haien beharrak hobeto ulertzeko aukera ere ematen du; hortaz, erabiltzaileei buruzko ezagutza handiagoak estrategia eraginkorrak garatzeko informazio gehiago izatea dakar.
- Bezero berriak. Instagramek enpresen irismena areagotzen du; horri esker, xede-publikoarengana ez ezik, bezerogai berriengana ere irits daitezke.
- Publizitate-kanpainak. Instagramen plataformak aukera ematen die enpresei ohiko hedabideena baino kostu txikiagoarekin promozioak egiteko, segmentazio hobearekin eta aurrekontuaren gaineko kontrolarekin; horiez gain, emaitzak neurtzeko aukera ere ematen du.
Zer ekarpen egin diezaioke Pinterestek nire negozioari?
Pinak erabiltzaileentzat interesgarriak diren edukien irudi edo erreferentzia bisualak dira, Interneten nahiz Pinteresten bertan aurkitutakoak. Pinteresten ikusten den Pin bakoitza jatorrizko webgunera estekatuta dago; horrela, informazio gehiago lortu, nola egiten den ikasi edo non erosi jakin daiteke. Pin bat egitea edo pineatzea gure gustuko argazkiak eta ilustrazioak arbel edo taula batean txintxeta birtual baten bidez finkatzea da.
Taulak erabiltzen dira, halaber, Pinak gaien arabera gordetzeko. Horrela, adibidez, erabiltzaileek etorkizunean erabili nahiko dituzten ideiak gorde ditzakete, lagunekin planak egin ditzakete taldeko tauletan, egindako bidaiaren bati mapa bat gehi diezaiekete lekuen tauletan, edo erabiltzaileak berak soilik ikus ditzakeen taula sekretuak sor ditzakete. Ez da beharrezkoa disko gogorrean partekatutako fitxategia edukitzea; izan ere, aplikazioak webgune batetik bertatik ere “pin” bat egiteko aukera ematen du.
Enpresak bere xede-publikoarengana iritsi nahi badu, nahitaezkoa izanen du sare sozialetan marketin-estrategia bat sortzea. Hortaz, saltzeko, bezeroekin harremanetan jarri behar dugu; izan ere, bezeroak gero eta maizago daude Interneten eta sare sozialetan.
Zergatik da garrantzitsua kudeaketa sare sozialetan?
- Erakundearen filosofia xede-publikoari helarazteko.
- Markaren irudia ingurune egokian komunikatzeko.
- Izan ditzakegun bezeroekin harremanak sortzeko eta sendotzeko.
- Negozioaren izen ona linean hobetzeko.
- Linean izen onaren inguruan egon daitezkeen krisiak saihesteko eta kudeatzeko.
- Negozio-aukerak identifikatzeko.
- Influencer edo iritzi-sortzaileekin aliantza estrategikoak sortzeko.
- Erabiltzailea produktuak nahiz zerbitzuak hobetzen inplikatzeko.
- Audientzia esanguratsu bat osatzeko, bai kopuruari, bai kalitateari dagokienez.
- Markarekiko bezeroen konpromisoa areagotzeko.
- Marketin digitalaren estrategia optimizatzeko.
Hedabideen plangintzak kontsumitzailea eta honek publizitatearen hartzaile gisa duen rola ulertzea ditu abiapuntu. Horren arabera, publizitate-mezua iragarlearentzat modu eraginkorrenean eta ahalik eta errentagarrienean helarazteko, hedabide eta euskarri egokienak aukeratzen dira. Laburbilduz, mezua erabiltzaileari non, nola eta noiz helarazi jakitea da, jasoko duen unean ahalik eta modu egokienean jaso dezan.
- Gure branding-a hobetzea (hau da, marka bat eraikitzeko burutzen den prozesua, marka horren izenari edo logotipoari zuzenean edo zeharka lotutako baliabideak kudeatuz) eta gure markaren balioak transmititzea.
- Bezeroei arreta pertsonalizatua eskaintzea.
- Gure xede-publikoa hobeto ezagutzea eta haren beharrak ulertzea.
- Erabiltzaileak gure markaren balioa elkarrekin sortzeko prozesuan inplikatzea.
- Gure ikusgarritasuna areagotzea eta bezero berri izan daitezkeenak erakartzea.
- Sarean dugun izen ona kudeatzea.
- Bezeroak erakartzea eta finkatzea.
- Salmentak handitzera bideratutako gure estrategia indartzea.
Gure jarraitzaileekin sortzen dugun harreman horrek aktiboa, kalitatezkoa eta bi noranzkoa izan behar du. Horretarako, Social Media taldeak eta, zehazki, Community Manager-ak izanen du erabiltzaileekiko elkarrekintza hori lortzeko ardura.
Jarraian, sare sozialetan erabili beharreko gakoetako batzuk azaltzen dira, erabiltzaileak inplikatzeko eta enpresaren sare sozialetako profiletan parte hartzera anima daitezen:
- Kalitatezko edukiak bildu, partekatu eta sortzen direla ziurtatu. Content creator-a (eduki sortzailea) da prozesu horren arduradun profesionala: gai edo interes-eremu jakin bati buruzko informazio garrantzitsua bildu, antolatu eta aurkezten du. Edukia da erregea.
- Edukiak komunitatea kontuan hartuta programatu. Edukiak taldeak kontsumituko dituen unerik egokienean erakutsi, eta ez guri argitaratzea komeni zaigun orduan edo jende askok aldi berean erabiltzen dituen orduetan.
- Nolabaiteko erregulartasunarekin argitaratu. Komunitate baten arrakasta jendeak sare soziala aldian-aldian bisitatzeko eta parte hartzeko ohitura hartzean datza. Mugimenduak mugimendua dakar.
- Mezu positiboak. Mezu positiboak atseginak dira eta horiek jasotzen dituztenak motibatzen laguntzen dute.
- Galdera interesgarriak egin. Erabiltzaileei zuzenean dei egitea formula egokia da komunitatearen parte aktibo senti daitezen. Esaterako, iritzia eskatzen ahal diegu.
- Inklusibo izan. Saiatu gure komunitatearen motibazio-alderdien inguruko parte-hartzea sustatzen, jakin-mina piztu eta horien inguruan ekitaldiak, lehiaketak edo jarduerak antolatu. Erabiltzaileak ekarpenak egitera bultzatu, kideak inplikatuta mantendu eta informazioa trukatzeko ahalik eta bide guztiak eskaini.
- Gure komunitateari lagundu. Kontuan izan behar dugu kide bat gure komunitateko kide izatera iritsi bada, zerbaitek horretara bultzatu duelako izan dela. Bideratzaile izan behar dugu: arrazoi horiek zein diren antzeman, eta berriro etortzeak merezi duela senti dezaten lortu. Eduki erabilgarriak eskaini behar dizkiogu kolektiboari, hausnarketarako bidea emanen dioten edukiak, eta ekitaldien online zein offline zabalkundean lagundu.
- Ahal dela, materialak partekatzeko erabiltzen ditugun formatuak txandakatzea komeni da, monotonia saihesteko:
- bideoak, audioak, infografiak… Hainbat euskarri batera eta aldi berean erabiltzea komeni da; izan ere, multimedia-edukiak askoz ere interaktiboagoak eta interesgarriagoak dira horrela.
- Esperientziak partekatu. Enpresa gizatiarrago egiten eta markari balioa ematen lagundu. Erabiltzailea komunikazio-estrategietan erabat txertatzea ezinbesteko aukera da, inondik ere. Orain, bezeroa kontuan hartzea ez da nahikoa; bezeroarekin batera jardun behar dugu.
Onurak enpresen ikuspuntutik:
- Enpresak merkatu global batera iristeko aukera du, muga geografikoak gaindituz eta merkatu-hobi zein negozio-aukerak identifikatzeko aukera izanik. Horri esker, bezeroei zerbitzu hobea eman dakieke, haiekiko komunikazioa hobetuz.
- Lineako inguruneak enpresei aukera ematen die haien estrategiak denbora errealean egokitzeko eta bezeroen benetako beharretara azkar batean moldatzeko. Esaterako, merkataritza elektronikoko gune batek eskaintzak automatikoki gehitu ditzake salmenten bilakaeraren arabera, edo webgunea bisitatu baina erosketarik egin ez duten erabiltzaileei remarketing-kanpainak egiten ahal dizkie. Gainera, erabiltzailearekiko komunikazioa hobetzeak gorabeherak berehala konpontzeko aukera ematen du.
- Interneti esker, enpresek azken kontsumitzaileari zuzenean saltzeko aukera dute. Horrek onura handia dakarkie ETEei; izan ere, enpresa handiekin lehiatzeko eta beren produktuak edo zerbitzuak publiko zehatzei eskaintzeko aukera ematen die. Hori gertatzen da, neurri handi batean, sarrera-kostuak eta zerbitzua emateko kostuak establezimendu fisikoetan baino txikiagoak direlako.
- Internetek informazio ugari eskuratzeko aukera ematen die enpresei; informazio hori etengabe handitu eta eguneratzen da, eta, behar bezala interpretatuz gero, marketin-estrategiak hobetzen lagun dezake. Kontsumitzailearen jokabidea ezagutzea funtsezkoa da kontsumitzailea ulertu eta bila dabilen hori une egokian eskaintzeko.
- Produktuen erakusketa fisikoarekin lotura duten kostuak desagertu egiten dira; izan ere, normalean produktu gutxiagorekin jarduten baita.
- Internetek aukera ematen du produktuen katalogoa denbora errealean eta kanpaina berean bertan eguneratzeko, kontsumitzaileen eskariaren arabera. Ezaugarri horri esker, katalogoak eguneratzeko eta banatzeko kostua murriztu egiten da, eta prozesatutako eskaerak entregatzeko eta jasotzeko denborak desagerrarazten ditu.
- Bitartekariak desagertu egiten dira, eta horri esker bezeroekiko harremanak sortu, mantendu eta aberastu daitezke, pertsonalizazioaren bidez.
- Internetek tresna eta formatu ugari ditu bezeroekiko komunikazioa hobetzeko.
- Marketin-estrategien bidez, gure webgunea bisitatzen duten baina erosten ez duten erabiltzaileak berreskura ditzakegu.
- Aurrekontuen gaineko kontrol handiagoa ematen du marketin-inbertsioetarako, baita ROIa (inbertsioaren itzulera) kalkulatzeko aukera ere.
Marketin digitalaren abantailak eroslearen ikuspuntutik
- Erosotasuna: erabiltzaileek edozein unetan egin dezakete erosketa, hainbat gailuren bidez, eta, erosketa egin aurretik, beste erabiltzaileen iritziak eta gomendioak kontsulta ditzakete. Beraz, aukera-kostua txikiagoa da, ez baitute denborarik galdu behar erosketa egiteko denda fisiko batera joateko. Denbora oso baliotsua izanen da 2.0 kontsumitzailearentzat.
- Informazio-kantitate handia: erabiltzaileak, klik bakar baten bidez, interesatzen zaizkion produktu edo zerbitzuei buruzko informazio ugari izanen du eskura honako hauei buruz: lehiakideak eta ordezko produktuak, beste erabiltzaileen iritzi positiboak eta negatiboak, foroetako iruzkinak, baita produktu hori erosi duten erabiltzaileen bideo bidezko esperientziak ere.
- Erosleak ez du saltzailearen aldetik denda fisikoetan bezainbesteko presiorik sentitzen; ondorioz, erosketa arrazionalagoak egin ditzake, informazio baliagarria erabiliz eta aukerarik onena hautatuz eta, bidez batez, erosketa konpultsiboak saihestuz.
Digitalizazioak landa-eremuko saltokiei lagun diezaieke haien jarduera operatiboaren eraginkortasuna hobetzen, bezero berriengana online-kanalen bidez iristen, gero eta globalizatuagoa den merkatu batean lehiatzen, diru-sarrerak dibertsifikatzen eta teknologiak tokiko ekonomia-garapenerako eskaintzen dituen aukerak baliatzen.
Landa-eremuko merkataritzaren digitalizazioa da landa-eremuetako merkataritza-jardueretan eta negozio-prozesuetan teknologia digitalak txertatzeko prozesua. Horren barruan sar daiteke kudeaketa, merkaturatzea, salmentak eta bezeroentzako arreta hobetzeko tresna digitalak ezartzea.
Https://www.navarraemprende.com/servicios/bolsa-de-negocios/ helbidean eskuragarri dagoen negozioen erreleborako poltsaren bidez, martxan dauden negozioak erosi edo saldu nahi dituzten pertsonak harremanetan jartzen dira haien negozioaren jabetza beste pertsona bati eskualdatu nahi diotenekin. Zerbitzu honen bidez, Nafarroako Gobernuak Nafarroaan enpresa txikien jarraitutasuna errazten du. Negozioak eskualdatzeko zerbitzu hori osatzeko, Nafarroako Gobernuak doako aholkularitza ematen die saltzaileei negozioaren eskualdaketa-prezioa zehazten; doako zerbitzu horrek zure negozioaren benetako prezioa zehazten laguntzen dizu.
Negozioaren balorazioari buruzko aholkularitza-zerbitzu hori eskatzeko, enpresaren titularrak eskaera aurkeztu beharko du Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez. Horretarako, EOE estekara sartu eta ‘Tramitatu’ botoia sakatu beharko du.

Kredentzialen bidez izapidera sartuta, ‘Eskaera aurkeztu’ aukera hautatu beharko duzu. Aukera horren bidez, eskaintzen dizugun aholkularitza-zerbitzua eskatu beharko duzu, eta dokumentuaren xedea adierazi beharko du, jarraian zehazten dizugun bezala:

Lehenik eta behin, luparen ikonoan klik eginda, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua hautatu behar da.
Gero, esteka honetan sakatuta, hurrengo honetara helduko gara:

Bertan, xede-unitate gisa, Lan Autonomoaren Atala adierazi beharko dugu.
Azkenik, ‘Eskaeraren laburpena’ atalean, ‘Negozioaren Baloraziorako Aholkularitza Zerbitzua. Errelebo poltsa’ izeneko zerbitzua eskatzen duzula adierazi beharko duzu.
Beraz, formularioa honela geratuko da beteta:

Ondoren, eskaera aurkezteko prozesua amaitu beharko da, pantaila bakoitzeko datuak bete eta ‘Hurrengoa’ botoia sakatuta hurrengo pantailara igarotzeko, eskaera aurkeztu izanaren egiaztagiria lortu arte.
Eskaera jaso ondoren, Nafarroako Gobernuko Lan Autonomoaren Ataletik zurekin harremanetan jarriko gara, eta zerbitzua emanen dizun Nafarroako Merkataritza Ganberako teknikariaren harremanetarako datuak emanen dizkizugu.
Sí, todos los comercios, independientemente de su tamaño o número de empleados, están obligados a llevar un registro diario de la jornada laboral de sus trabajadores. Esta normativa se aplica a todos los sectores y tipos de contrato (incluidos los empleados a tiempo parcial y a jornada completa).
El registro debe incluir la hora de inicio y fin de la jornada de cada empleado y debe conservarse durante al menos 4 años. Además, debe estar disponible para inspecciones laborales en caso de ser requerido.
Con relación a los medios utilizados para el cumplimiento de la obligación de realizar el Registro de la Jornada, la norma no establece una modalidad específica o predeterminada para el registro diario de la jornada. En aquellos comercios que optasen por un medio en papel bastará con que la persona trabajadora, al principio y al final de la jornada, apunte la hora de entrada y salida respectivamente y firme a la entrada y a la salida. Esta acción se deberá realizar a diario. No es un medio válido apuntar las horas sólo en un Excel porque este medio puede modificarse y manipularse a posteriori.
Puedes ampliar esta información consultando la “Guía sobre el Registro de Jornada”, elaborada por el Ministerio de Trabajo, Migraciones y Seguridad Social en el siguiente enlace: https://www.mites.gob.es/ficheros/ministerio/GuiaRegistroJornada.pdf
Erronka batzuk izan daitezke zailtasunak egotea baliabide eta teknologia jasangarrietarako aukera izateko, merkatari eta kontsumitzaile batzuen aldaketarekiko erresistentzia, eta oztopo ekonomikoak eta arauemaileak gainditzeko beharra.
Jasangarritasunak landa-eremuetako komunitateen erresilientzia handitu dezake ingurumeneko eta ekonomiako erronkei aurre egiteko, bertako biztanleen osasuna eta ongizatea hobetu, biodibertsitatea eta paisaia naturalak zaintzea sustatu, eta turismo jasangarria bultzatu.
Landa-eremuko merkatariek hainbat jarduketa jasangarri ezar ditzakete landa-merkataritzan; besteak beste, natura-baliabideak modu jasangarrian kudeatzea, bertako eta sasoiko produktuak sustatzea (horrela, tokiko eta gertuko nekazaritza eta abeltzaintza bultzatuz), energia berriztagarriak erabiliz, plastikoen eta ontzien erabilera murriztuz eta biodibertsitatea sustatuz.
Landa-eremuko merkataritzaren jasangarritasuna da behar ekonomikoak asetzea, ingurumena zaintzearekin eta gizartearen ongizatea bermatzearekin orekatuz.
Dokumentazioa
Harremanetarako
In Cederna Garalur dugu, bi aditu, nor gomendatzen daitezke doan:
Egin nahi duzun eguneratuta egoteko, dena batera egiten dugu?
Harpidetu gure panel eta, aldian-aldian gehien jasotzen buruzko informazio osoa ekitaldiak, hitzaldiak, ikastaroak, prestakuntza eta askoz gehiago.
Datu pertsonalak babesteari Da: bilketa eta tratamendua datu pertsonalak arautzen dira, arabera artikulu 13 eta 14 RGPD, baita 11. artikulua Lege Organikoaren 3/2018, abenduaren 5, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko eta berme eskubide digitalen.



