Bada saltokiak erosketak egiteko baino ez direla pentsatzen duenik. 

Baina gure herrietan, denda agenda ere bada, telefonogunea, botika emozionala, baita sare soziala ere. 

Cederna Garalur Elkarteak tokiko merkataritzaren bost zaintzen gida —oso sofistikatua, jakina— ezagutzera gonbidatzen zaitu. Kanpaina Nafarroako Gobernuak finantzatu du, RuralNav proiektuaren bidez.

Ezagutu landa-merkataritzaren bost zaintzen gida. 

Gure herrietako gizarte- eta ekonomia-sarearen hamar adibide

“Zaintzen duten dendak” kanpainak ¾RuralNav proiektuaren barnean¾ gogorarazten digu tokiko merkataritza Nafarroako herrietako zaintza-sarearen parte dela, eta eginkizun sozial eta komunitario garrantzitsua betetzen duela. 

Cederna Garalur Elkartean bost bideo labur grabatu ditugu Mendialdeko hamar dendaren laguntzarekin: Reparazea fruta-denda (Agoitz); Arturo arropa-denda (Bera); Maite harategia (Betelu); Pixuke (Elizondo); Idoiate okindegia; Hernandorena burdindegia (Leitza);  Urdiain botika (Urdiain); Echeverría arrandegia, Del Árbol botika eta Gallo autozerbitzua (Zangoza).

Hurbil zaitez zure herriko dendetara. Zaintzen dituzte, zaintzen zaituzte. 

Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuak finantzatutako kanpaina, RuralNav lankidetza-proiektuaren esparruan. 

Nafarroako Landa Merkataritza dinamizatzeko Sarearen lankidetzarekin. 

Scroll to Top