HORTINOVA proiektuaren baitako lankidetza tailerra egin dugu JUANSENEAN.

Azaroaren 12an, HORTINOVA proiektuari lotuta jarduera bikoitza egin genuen Juansenean, INTIAk Donezteben duen finkan. HORTINOVA. Nafarroako Iparraldean lehen nekazaritza-instalazioa bultzatzera bideratutako baratze-ekoizpeneko eskala txikiko eredu iraunkorren erakustaldia proiektua INTIA eta Cederna Garalurren artean gauzatzen ari gara.

Goizaren lehen partean, 9tatik 12tara, Lankidetza Tailerra egin genuen. Saio horretan, alde batetik, proiektuan orain arte lortu ditugun emaitzak partekatu genituen; bestetik, ekoizpena sustatzeko eta ekoizle berriak sektorean txertatzeko identifikatu ditugun erronka, behar eta zailtasunetatik abiatuta, aurrerantzean martxan jarri behar diren ekintzak definitzen eta lehenesten aritu ginen.

Horretarako, 16 kide inguruk parte hartu zuen: Baztan-Bidasoa eta Mendialdea eskualdeetako ekoizleak eta ekoizle-elkarteak, Nafarroako ekoizle-elkarteak, bi eskualdeetako udal ordezkariak eta landa garapeneko agenteak, eta lehen sektoreari lotutako eragileetako teknikariak. Saioa emankorra izan zen, eta aurrera begirako bidea marrazteko oso lagungarria.

Bestalde, goizaren bigarren partean, 12tatik 13.30ak bitarte, proiektuaren erakuste-jardunaldia izan genuen. Juanseneko eraikinetik lurretara jauzi egin genuen, eta HORTINOVA proiektuaren baitan egiten ari den entsegua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan genuen: egindako landaketak ikusi genituen (zerba, ziazerba, azakiak, uraza, porrua, borraja); berritutako instalakuntzak ezagutu; eta, ureztapen-funtzionamendua azaldu.

Datorren hilabeteetan entseguaren emaitzak izango ditugu. Laster, horren berri emango dugu.

Proiektu hau 2024an abiatu genuen, Nafarroako Gobernua eta FEADER Funtsen laguntza izan du, 2023-2027 NPBaren plan estratgikoan kokatuta.

Scroll to Top