- Proiektuak jatorrizko tokitik desagertu den edo lekualdatu den landa-eremuko ondare historiko-artistikoari balioa nabarmentzea du helburu.
- Jardunaldiak, doakoak, apirilaren 11n eta 25ean (larunbatak) izanen dira, eta gai horretan adituen azalpenak izanen dituzte.
- Lorea Jamar. Proiektuetako teknikaria. Telefonoa: 639900318. Posta elektronikoa: ljamar@cederna.es
Cederna Garalur Elkarteak bi bisita gidatu antolatu ditu “Ondare Migratua” proiektuaren barnean. Ekimena Nafarroako landa-eremuko ondare historiko-artistikoa berreskuratzera eta balioa nabarmentzera bideratuta dago, desagertu, lekualdatu edo ahanzturan erortzeko arriskuan dagoenean. Jarduera horiek doakoak eta jendearentzat irekiak dira, apirilaren 11n eta 25ean (larunbatak) izanen dira, eta gai horretan
adituak direnen parte-hartzea izanen dute.
Bidaia bat sustraietara: Larunbe eta Pirinioaurreko arroak
Programak lurraldetik ondarera hurbiltzea proposatzen du, dibulgazioa eta analisi teknikoa uztartzen dituzten bi landa-irteeraren bidez.
Programak landara bi irteera jasotzen ditu, ondarearen balioa lurralde-ikuspegi batetik zabaltzera bideratuak. Lehenengoa apirilaren 11n izanen da Larunben; herriko pilotalekuan hasiko da eta bertan sarrera-bideo bat proiektatuko da. Ondoren, Arriaundi mendira igoko gara; bertan, Doneztebe monasterio erromanikoaren aztarnak eta Larrahe euskal jainkoari dedikatutako putzua bisitatuko ditugu. Jardunaldia Aranzadi Zientzia Elkarteko Juantxo Agirre arkeologoak gidatuko du. Trekking-oinetakoak eramatea gomendatzen dugu.
Bigarren bisita apirilaren 25ean izanen da Untzitin, eta hiru ordu eta erdi inguruko iraupena izanen du. Bigarren saioa eskualdean desagertutako ondare erromanikoari buruzko ikus-entzunezko baten proiekzioarekin hasiko da, eta ondoren, gune esanguratsuetan barrena ibilaldia eginen da; besteak beste, Artaizko eliza, Errondo herri hustua eta lekualdatze- edo espoliazio-prozesuek kaltetutako beste tenplu batzuk. Jarduera Nafarroako erromanikoan espezializatua den Carlos Martínez de Álava artearen historialariak zuzenduko du. Kasu honetan, kirol-oinetakoak eramatea gomendatzen dugu.
Interesdunek izena eman dezakete 639 900 318 telefono-zenbakira deituta, ljamar@cederna.es idatziz edo https://forms.gle/kWtu9vjtyWkepaaD7 formularioaren bidez.
“Ondare migratua” izeneko proiektuari buruz
“Ondare Migratua” izeneko proiektua landa-ondarearen —erlijiosoa, artistikoa, industriala eta etnografikoa— balioa aldarrikatzeko helburuarekin sortu da, tokiko nortasunaren funtsezko elementua izanik. Ekimenaren xedea da ondasun horiek identifikatzea, horien inguruan memoria kolektiboa berreskuratzea eta jatorrizko komunitateetara haiek itzultzeko zein balioa nabarmentzeko bideak aztertzea.
Ondare Migratua Nafarroako Gobernuak eta Europar Batasunak finantzatzen dute, Nafarroako NPEPE 2023-2027ren barnean.
Argibide gehiagorako:
