
Kuadriketa, belaunaldien arteko kuadrilla lehiaketa, udazken honetan iritsiko da Nafarroako lau landa eremuetara, Nafarroako Tokiko Ekintza Taldeek sustatutako RuralNav berrikuntza proiektuaren eskutik.
Ultzaman, ekitaldia urriaren 3an izango da, Larraintzarko frontoian, 18:00etatik 20:30era
Iraila eta urria bitartean Ultzama, Azkoien, Artaxoa eta Lodosak umorea eta buru-argitasuna uztartzen dituen ekitaldia ospatuko dute. Tokiko ondare, landa-trebetasun, jarduera artistiko eta bestelako dinamiken inguruko erronken bitartez, Kuadriketak parte-hartzaile bakoitzaren talentuak balioan jarriko ditu, belaunaldi eta kulturen arteko bizikidetza sustatzeko helburuarekin.
Jolasa, herrigintzarako tresna
Horixe da Kuadriketaren espiritua eta leloa. Ultzaman txapelketa herriz herri antolatuko da: herri bakoitzak bere kuadrilla osatu ahal izango du, edo inguruko herriekin elkartu, elkarrekin lehiatzeko.
Hitzordua urriaren 3an izango da, 18:00etatik 20:30era, Larraintzarko frontoian. Parte hartzea doakoa da eta, probak amaitzean, Ultzamako Udalak luntx bat eskainiko die bertaratutakoei.
Belaunaldien arteko kuadrillen lehiaketan parte hartzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik kuadrilla bat izatea: izen-emateak banaka, bikoteka edo taldeka egin daitezke, partaide bakoitzaren nahietara egokituz. Ekitaldiaren dinamikak berak parte-hartzaileen arteko lankidetza errazten du, eta jendea ezagutzeko, loturak sendotzeko eta komunitatean partekatutako esperientziaz gozatzeko aukera bihurtzen da.
Probak herri bakoitzaren ezaugarrietara, ondarera eta kultur aniztasunera egokituta egongo dira, komunitate bateko kide izatearen sentimendua indartuz eta herritarren parte-hartze aktiboa sustatuz.
Interesa duten pertsonek informazio guztia kontsultatu eta izena eman dezakete www.kuadriketa.org webgunearen bidez. Hitzordu bakoitzean izena emateko formularioak ere eskuragarri egongo dira Cederna Garalurren kanal digitaletan: @cedernagaralur, www.cederna.eus , eta Ultzamako udalen profiletan.
Jarduerak RuralNav-en webgunetik www.ruralnav.es eta @navrural Instagrameko profiletik jarraitu ahal izango dira.
RuralNav proiektuari buruz.
Ekimen hau RuralNav-ek bultzatzen du, 2024tik landa eremuko erronka nagusietako bati, despopulazioari, aurre egiteko ekintzak garatzen dituen lankidetza proiektuak.
Nafarroako Gobernuaren Despopulazioaren aurkako Estrategiaren ildotik, RuralNav-ek kohesio soziala indartzera, bizi-kalitatea hobetzera eta Nafarroako herrietan aukera berriak sortzera bideratutako ekimenak sustatzen ditu.
Rural Nav Nafarroako Tokiko Ekintza Taldeek sustatzen dute: Cederna Garalurrek, EDER Partzuergoak, TEDER Elkarteak eta Erdialdeko Partzuergoak, eta Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko eta Despopulazioko Zuzendaritza Nagusiak finantzatzen du. Ekimenak parte hartzen duten udalen laguntza ere badu.
Informazio gehiago:
- hola@kuadriketa.org | 619 836 414 | www.kuadriketa.org
