Merkataritza-sektoreari zuzendutako doako tailerretan parte hartu! Tailer batean edo batzuetan eman dezakezu izena.Plaza mugatuak!
Prestakuntza honek ikuspegi integral eta praktikoa eskaintzen du, tokiko merkataritzak mapa digitalean posizionatzen eta bere komunikazio-kanalak salmenta zuzeneko tresna bihurtzen ikas dezan, Googleko presentzia optimizatuz, Sare Sozialen eta WhatsApp Business-en erabilera profesionalizatuz eta marketin-plan erraz baina eraginkor bat diseinatuz. Tailer bakoitzak bi orduko 3 saio ditu, 14:30etik 16:30era. Zikloak lau jarduera biltzen ditu eskualde hauetan:
- BIDASOA: Martxoak 17, 24, 31. Doneztebeko Enplegu Zerbitzuen Bulegoetan (Galbaraialde): Leitzako Bidea, 5.
- MENDIALDEA: Martxoak 18, 25 eta APIRILAK: Mimukai Coworking Zentroa. Landa Industria Poligonoa, Suizpi Nabea 3-1º. Leitza.
- BAZTAN: APIRILAK 7, 14, 21: ARIZKUNENEAN , Jaime Urrutia Kalea 14, Elizondon.
- SAKANA: APIRILAK 23, 28, 30 : Gure Etxean (Foru Plaza Altsasu).
Saioak tematikoak dira, eta honako eduki hauek dituzte ardatz:
- SAIOA: Nola lortu profil profesional bat sare sozialetan. Zer eduki mota argitaratu bezeroak erakartzeko eta leialtzeko. Eduki organikoaren eta ordainpekoaren arteko aldea.
- SAIOA: Google Maps eta Enpresa Profila: profilaren optimizazioa eta bezeroen fidelizaziorako eta salmentarako tresnen erabilera. Whatsapp Business: Whatsapp-aren erabilera fidelizazio eta salmentarako.
- SAIOA: Nola sortu marketin plan bat: zer saldu, nori eta noiz definitu.
Mikel Cabestrero marketin digitalean eta aholkularitza estrategikoan aditua da, eta Nafarroako tokiko merkataritzaren komunikazioa eta ikusgarritasuna profesionalizatzen aditua da.
Interesdunek formulario honetan eman dezakete izena: https://forms.gle/X2tudkdXik6zv6Rf9.
Jarduera horiek Nafarroako Gobernuko Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako landa-merkataritza dinamizatzeko sarearen barruan sartzen dira.

