Cederna Garalur elkarteak “GoiNafarroa / AltaNavarra ” marka turistiko berria aurkeztu du

Cederna Garalur elkarteak “GoiNafarroa / AltaNavarra ” marka  turistiko berria aurkeztu du, lurralde bateratu eta jasangarri baten posizionamendua indartzeko. 

Cederna Garalur elkarteak gaur aurkeztu du “GoiNafarroa / AltaNavarra ” marka turistiko berria , lurraldea helmuga jasangarri , kohesionatu eta lehiakor gisa sendotzea helburu duen ekimen estrategikoa , bai estatu mailan bai nazioartean.


Ekitaldia Larraintzarko Gizarte Etxean egin da, eta bertan izan dira Nafarroako Gobernuko Turismo zuzendari nagusia , Ana Rivas Allo , baita Cederna Garalur elkarteko presidentea , Arantxa Arregi Alberro , eta zuzendari gerentea , Ibon Mimentza de Irala ere . Ongietorri instituzionala Nahikari Uriarte Intxaurrondok egin du, elkarteko Helmuga Turistiko Jasangarrirako Planen (HJTP) koordinatzaileak .

“GoiNafarroa / AltaNavarra ” proiektua Helmuga Turistiko Jasangarrirako Planen (HJTP) baitan garatzen da, Europar Batasunak NextGenerationEU funtsen bidez finantzatuta . Marka honen sorrera gobernantza parte -hartzaileko prozesu baten emaitza da, non azpimarketako batzorde teknikoek , erakunde publiko eta pribatuek eta tokiko eragileek parte hartu duten.
Marka nagusi honen bidez , Cederna Garalurrek sustapen estrategia bateratua bultzatzen du , GoiNafarroa / AltaNavarra ko aniztasuna bateratzen duen kontakizun komun bat eraikiz . Horren baitan integratzen dira bost azpimarketak : Nafarroako Pirinioak , Baztan -Bidasoa, Zangozaldea -Prepirinioa , Plazaola – Sakana -Ultzamaldea eta Urdina ibilbidea.

Aurkezpenean , markaren osagai nagusiak azaldu dira :

  • Helmugaren balioak eta posizionamendua definitzen dituen identitate bisual eta narratiboa.
  • Lurraldearekiko lotura emozionala indartzen duen soinu -identitate berritzailea.
  • Lurraldearen funtsa eta erakargarritasuna transmititzeko sortutako ikus -entzunezko edukiak. 

Cederna Garalurrek nabarmendu du marka berria tresna erabilgarria izan nahi duela lurraldeko turismo ekosistema osoarentzat , eta azpimarratu du udalen , enpresen eta tokiko eragileen inplikazioa funtsezkoa izango dela haren garapenerako eta sendotzerako.
“GoiNafarroa / AltaNavarra ” markaren sorrera urrats estrategikoa da nortasun turistiko partekatua eraikitzeko bidean , jasangarritasunaren eta lankidetza territorialaren printzipioekin bat eginez , eta helmugaren ikusgarritasuna eta lehiakortasuna indartzera bideratuta .
Marka dagoeneko eskuragarri dago lurraldeko eragileek erabiltzeko.

Scroll to Top