
Cederna Garalur elkarteak proiektuak kudeatzeko eta dinamizatzeko pertsona bat kontratatu nahi du Pirinioetako Plana gauzatzeko enkargua duen GuPirinioa lantaldean integratzeko.
Coliving, enplegu eta kulturako proiektuak dinamizatzeaz eta kudeatzeaz arduratuko da batez ere, eta baita ere komunikazioko aruradunari laguntzeaz.
Lanpostu hori betetzeko gutxieneko baldintzak honako hauek dira:
- Unibertsitateko titulua
- B2 euskarako titulua edo baliokidea
- B1 gidabaimena izatea.
Pirinioak aldez aurretik ezagutzea eta lurraldean lan-esperientzia izatea baloratuko da, bai eta komunikazio-teknikari gisa, proiektuen kudeaketan, tokiko eta foru-administrazio publikoarekin lan egiten, euskaraz C1 maila eta baita beste hizkuntza batzuen ezagutzan izandako lan-esperientzia ere. Pertsona balioaniztun bat bilatzen da, taldean eta hainbat frontetan lan egiteko gai dena.
Lanaldi osoko behin-behineko kontratua eskaintzen da, eta kontratazio mugagabea egiteko aukera ematen da, taldean ondo egokitzen bada eta Pirinioetako Planarekin jarraitzen bada.
Lanpostuak lurraldean etengabe egotea eskatzen du, eta astean behin telelana egin ahal izango da.
CVak hizkuntza-titulazioen eta lan-bizitzaren ziurtagiriaren kopia konpultsatuekin batera bidaliko dira info@cederna.es helbidera, eta mezuaren izenburua “Técnico GuPirinioa” izango da.
Hautagaitzak aurkezteko epea 2026eko maiatzaren 27ko 14:00etan amaituko da.
Informazio gehiago 948 20 66 97 telefono zenbakian.
