Elikaduran aditua zara? Cederna Garalurrek profesionalak behar ditu Baztan-Bidasoan nekazaritzako elikagaien sektorea indartzeko.

Cederna Garalur elkateak elikadura-teknikari bat kontratatu nahi du, tokiko elikadura-sistemak indartzeko eta garatzeko helburuarekin. Pertsona horren eginkizunen artean egongo dira lehen sektorearen biziberritzea eta eragileen arteko artikulazioa sustatzea, tokiko produktuen balioa eta kontsumoa bultzatzea, jantoki kolektiboekin lotutako ekimenak garatzea, toki-erakundeekin koordinazioa lantzea, eta elikadura-burujabetzaren norabidean aurrerapausoak ematea.

Lanpostuaren funtzioak eta eginkizunak

  • Elikadura sistemako eragileen arteko harremanak dinamizatu eta merkaturatze bide laburreko ereduak sustatzea.
  • Eskualde mailako beharrak identifikatu eta elikadura mahaiaren estrategia lantzea.
  • Elikadura mahaitik eratorritako proiektuen garapena: diru laguntzak bilatu eta kudeatzea.
  • Komunikazioa agroekologia eta tokiko elikadura sistemak sustatzeko.
  • Udalei nekazaritza eta elikadurarekin lotutako kontratazio prozeduretan laguntzea.
  • Aurrekontuaren kudeaketa.
  • Baztango hiltegiaren kudeaketaren jarraipena eta dinamizazioa.

Lanpostuaren Perfila

Unibertsitate mailako ikasketak edo goi mailako lanbide heziketako ikasketak, nekazaritza edo ingurumen arloak lehenetsiko dira.
Bereziki baloratuko dira elikadura, ingurumen eta landa garapenaren inguruko ikasketak.
Euskararen ezagutza:  euskararen C1 jakite maila frogatzeko tituluaren jabe izatea edo euskara proba gainditzea.
Gidabaimena eta ibilgailu propioa izatea.

Baloratuko da:

  • Nekazarien mugimendua, haren errealitatea eta agroekologiaren inguruko mugimenduak ezagutzea; baita ekoizpen-unitateak, eraldaketa kolektiboko alternatibak eta salmenta zuzena ere.
  • Lehen sektorearekin eta hari lotutako laguntza-zerbitzuekin lotutako esperientzia izatea.
  • Elikadura-burujabetzaren kontzeptuaren inguruko prestakuntza eta/edo sentsibilitatea izatea.
  • Genero ikuspegiaren inguruko prestakuntza eta/edo sentsibilitatea izatea.
  • Parte-hartze prozesuetan prestakuntza eta/edo esperientzia izatea, baita ikerketa-ekintza parte-hartzailearen metodologien erabileran ere; eztabaida-guneen dinamizazioa eta talde-fazilitazioa egiteko gaitasuna.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna, baita antolakuntza-gaitasuna, ekimena eta sormena ere.
  • Proiektuak kudeatzeko gaitasuna.
  • Komunikazio-trebetasunak.
  • Tresna informatikoak erabiltzeko gaitasuna.
  • Baztan-Bidasoa eskualdearen ezagutza baloratuko da.
  • Elikagaigintzako araudia eta laguntza-esparruak ezagutzea baloratuko da.

Lanpostuaren Ezaugarriak

  • II. kategoriako lanpostua.
  • Ordutegia: astean 20 orduko jardun malgua.
  • Kokapena: Alkaiagan (Lesaka) bulegoa eta lan-eremua Baztan-Bidasoa eskualdea, astean egun bat telelana egiteko aukerarekin.
  • 6 hilabeteko probaldia, luzatzeko aukerarekin.
  • Lehenbailehen hasteko.

CVak hizkuntza-titulazioen eta lan-bizitzaren ziurtagiriaren kopia konpultsatuekin batera bidaliko dira info@cederna.es helbidera, eta mezuaren izenburua “BB ELIKADURA TEKNIKARIA ” izango da.

Hautagaitzak aurkezteko epea 2026eko  utzailaren 3ko 14:00etan amaituko da.

Informazio gehiago 948 20 66 97 telefono zenbakian.

    Scroll to Top