
10 urtera begirako ekimena da, eta helburuak ditu gaztainadiaren tokiko ekosistemak berreskuratzea eta gaztainaren ekonomia-ustiapena suspertzea; berezkoan nahiz produktu eratorrietan.
Cederna Garalur Elkarteak eta Rural Kutxaren Gizarte Ekintzak, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarekin lankidetzan, Nafarroako Mendialdeko gaztainadiak lehengoratzeko proiektuaren bigarren deialdirako eskaerak aurkezteko epea ireki dute. Ekimen estrategiko honen xedea da tokiko biodibertsitatea lehengoratzea eta fruituaren ekonomia-ustiapena suspertzea, fruitua gordinik zein eratorri gisa merkaturatuz (kontserbak, kremak edo irinak, besteak beste).
Proiektua gehienez 4 hektareako herri-lursailetan gauzatuko da. Toki-erakundeak dira zuzeneko onuradunak, nahiz eta udalaren baimena duten ekintzaileek ere parte hartu ahal izanen duten.
Erakunde onuradunek baso-lanen eta ordainsarien kostuaren % 20 eta BEZ-a soilik hartuko dituzte beren gain; Nafarroako Rural Kutxaren Gizarte Ekintzak eta Cederna Garalurrek, berriz, gainerako kostuak ordainduko dituzte, bai eta bideragarritasun tekniko ezagatik egin ezin diren balizko jarduketen azterketa guztiak ere. Bestalde, Nafarroako Gobernuak orain arte identifikatutako tokiko 18 barietateren zuhaitz-landareak eta txertoak jarriko ditu, bertako berrezarkuntza ziurtatzeko.
Erakunde interesdunek 2026ko irailaren 14ra arte izanen dute eskaera aurkezteko epea. Horretarako, mezu elektroniko bat bidali beharko dute helbide honetara: ljamar@cederna.es. 2027ko kanpainarako lurzatien behin betiko hautaketa irailaren amaieran ebatziko da.
Argibide gehiagorako:
- Ibon Mimentza. Cederna Garalur Elkarteko zuzendari-gerentea. 600 441 170. imimentza@cederna.es
- Lorea Jamar. Cederna Garalur Elkarteko proiektuen teknikaria. 639 900 318. ljamar@cederna.es
Más información:
- Ibon Mimentza. Director-Gerente de la Asociación Cederna Garalur. 600 441 170. imimentza@cederna.es
- Lorea Jamar. Técnica de proyectos de Cederna Garalur. 639 900 318. ljamar@cederna.es
