Aholkularitza ekoizpen proiektuentzako

Cederna Garalurrek lan egiten duen eremuetan, badira zenbait urte tokiko elikadura sistema iraunkorrak indartzeko helburuz ekimenak sustatzen ari garela. Dakigun bezala, guztiaren oinarrian elikagaien ekoizpena dago eta hau indartze aldera, Cederna Garalurretik lehenengo sektorearekin harremandutako aholkularitza saioak eskainiko dira, 2026ko iraila eta 2027ko apirila bitarte, 8 egunetan banatuta.

Gai orokorrak ondokoak izanen dira: Baratzegintza; Frutagintza; Abeltzantza; Proiektuen egunerokoaren antolaketa eta kudeaketa; Baserri ereduaren diseinua.

Helburu nagusia ekoizpen eredu iraunkorrean aritzen direnei edota aritu nahi dutenei baliabideak eskaintzea da, laguntza teknikoa eskainiz. Hau da, instalatu nahi dutenei, ekoizpena dibertsifikatu nahi dutenei edota martxan duten ekoizpenaren maneiua hobetu nahi dutenei laguntzea etxaldeetan bioaniztasuna handitzeko eta lurraren kalitatea hobetzeko moduak eskainiz. Beti ere, guzti hau eredu iraunkor batean oinarrituz.

Lurren azterketa

Saio hauekin batera, lurren azterketa kimiko eta mikrobiologikoa egiteko aukera eskainiko zaie parte-hartzaileei; izan ere, azterketaren emaitzak interpretatzeko eta horren arabera aldaketak planteatzeko aholkularitza garrantzitsua dela ulertzen dugu.

Kokapena

Baztan-Bidasoa edo Mendialde eskualdetako hainbat tokitan eginen dira saioak. Horrela, ikaskuntza prozesuaz gain, bertaratutakoen artean sarea sortzea sustatzen dugu, eta ekoizle bakoitzak aurrez ezarritako edo etorkizunean praktikan jarri beharreko metodologiak ezagutu ahal ditugu.  

Saioak

Guztira 8 saio izanen dira eta saio bakoitzak 6 orduko iraupena izanen  du. Gaiaren arabera, landa-praktikak eta teoriarako tarteak izanen dira.

Saio hauek aste barruan izanen dira, 2026ko iraila eta 2027ko apirila bitarte egun desberdinetan banatuta.

Saioen gidaritza, Sustraiak Habitat Design-eko kideek eramanen dute.

Norentzat

  • Cederna Garalurren eremuan ekoizpen proiektua dutenentzat edo izan nahi dutenentzat.  
  • Eredu iraunkorrean ari direnentzat edo aritu nahi dutenentzat.
  • Ekoizpen-proiektua martxan jarri nahi dutenentzat, martxan dutenak eta dibertsifikatu nahi dutenentzat edota maneiuan hobekuntzak edo aldaketak egin nahi dutenentzat.

Aholkularitzak kolektiboak dira, pertsona kopuru mugatu batek hartuko du parte (6-8), eta garrantzitsua da saio guztietara joateko konpromisoa hartzea, batak bertzearekin zerikusia baitute.  

Izen-emate kopurua mugatua denez, profesionalki lanean ari direnek edo aritu nahi dutenek izanen dute lehentasuna (profesionaltasuna modu zabalean ulertuz). Horretaz gain, taldea osatzeko profil aniztasuna kontutan hartuko da, bertzeak bertze adin, jatorri eta genero aniztasuna. Honetaz gain, norberaren motibazioa eta prestutasuna ere kontutan hartuko dira.

Izen-ematea

Izen-ematea 2026ko uztailaren 15ean itxiko da.  

Izena emateko, link honetako galdetegia bete behar da: labur.eus/aholkul

Korreo bidez galdetegia jaso dugula konfirmatuko dizuegu.

Informazio gehiagorako:

  • Itsasne (Bidasoako elikadura dinamizatzailea) bidasoa-elikadura@cederna.es / 674 02 47 66
  • Marta (Mendialdeako elikadura dinamizatzailea):  mendialdea-elikadura@cederna.es / 607 51 55 84

Saio hauek doakoak izanen dira, Europar Batasunak – FEADERek NPBren 2023-2027ko Plan Estrategikoaren esparruan eta Nafarroako Gobernuak finantzatutako proiektua da.

Scroll to Top