MUGALUR proiektuak mugaren inguruko bizipenei buruzko elkarlaneko podcast bat aurkeztuko du Nafarroako Mendialdean

Urriaren 16an eta 18an, Zugarramurdin eta Orbaizetan herritar guztiei irekitako bi topaketa egingo dira, MUGALUR proiektuan egindako lanak eta bizipenak partekatzeko.

Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluak, Cederna Garalur Elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) elkarlanean garatutako MUGALUR mugaz gaindiko lankidetza-proiektua azken fasera iritsi da. Horren harira, MUGATUR antolatu da, proiektuan zehar egindako lanak ezagutzera emateko topaketa sorta bat.

MUGALUR proiektuak mugaren bi aldeetako herritarrak, artistak, ikertzaileak eta hainbat eragile elkartu ditu, bizipenak partekatzeko eta mugatik gertu bizitzeak zer esan nahi duen eta lurraldeen arteko harremanetan nola eragiten duen hausnartzeko.

Lan horren emaitza gisa, mugari buruzko podcast dokumental bat sortu da, biztanle, artista eta ikertzaileen artean elkarlanean egina. Podcast hori izango da topaketen protagonista, eta proiektuan sortutako beste material batzuk ezagutzeko aukera ere izango da.

Bi topaketa Nafarroako Mendialdean

  • Urriaren 16an, ostirala, 19:30ean: Zugarramurdiko Sorginen Museoan.
  • Urriaren 18an, igandea, 11:00etan: Orbaizetako Aezkoako Kultur Olan.

Podcasta entzun ondoren, pintxo bat eskainiko da, iritziak partekatzeko.

MUGATURen azken hitzordua urriaren 27an, asteartea, 18:00etan izango da, Donostiako EHUko liburutegiko erakusketa-aretoan.

Jarduera guztiak herritar guztiei irekiak dira, eta ez da aldez aurretik izena eman behar.

MUGALUR proiektuak Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen finantzaketa jaso du.

Scroll to Top